XXX. Literatur lehiaketa

Iruñeko Udalak Naroa Etxeberria Benifayó eta Irati Pérez Fuentetaja saritu ditu Haur Literatur XXX. lehiaketan. Komiki kategorian, Naroak sortutako “El perro chinche” bigarren saria jaso du, eta Iratiren “Cenicienta” hirugarrena, ipuin kategorian. Lanak Gaztelania irakasgaian egin ziren 2019-2020 ikasturtean,  Irati Baraibar irakaslearekin.

Sariak gaur banatu dituzte liburutegian. Iruñeko panoramika baten lamina , eskola materialerako txeke bat eta Fernando Sesma kultura zinegotziaren zorion-ohar bat osatutako karpeta bana jaso dute.

Sari banaketako argazkiak eta saritutako lanak hemendik ikus daitezke.

Zorionak bioi eta jarraitu irakurtzen eta idazten!

Azaroak 25

Condenada” eta “El fin de los días ” dira Genero Indarkeriaren aurkako Mikro-kontakizunen I. Lehiaketan irabazle suertatu diren mikrokontakizunak. Mariola Redondo Perezek 4. mailako ikasleak lehen saria jaso du eta Oier Porras Vazquezek 3. mailakoa berriz, bigarrena. Gaztelania eta Literatura Mintegia, liburutegian sari banaketaz arduratu da. Hemendik kontakizunak deskargatzeko aukera daukazu.

Zorionak,  Mariola eta Oier. Jarraitu irakurtzen eta idazten!

Azaroaren 25ean, emakumeen  indarkeriaren aurkako nazioarteko eguna ospatzen da, eta hori dela eta, genero indarkeriarekin amaitzeko beharra aldarrikatzeko asmoz, zenbait jarduera antolatu ditugu.

8: 30ean gela guztietan “Pepe eta Pepa” bideoa proiektatuko da. Bideo hau Kamishibai japoniarren formatuan egindako “eskolatik emakumeen aurkako tratu txarrak prebenitzea” hitzaldiaren laburpen baten interpretazioa da. Carmen Ruiz Repullok 2018ko urtarrilaren 26an berdintasunerako, errespeturako eta indarkeriaren bukaerako, Nahiko hezkidetza-programaren II. Jardunaldi Orokorrean emandakoa.

Lan hau 2019/2020 ikasturteko 2. mailako ikasleek egin zuten, baina pandemiagatik ezin izan zen argitaratu. Bideoa ikusteko, sakatu ondoko estekan.

PEPE ETA PEPA BIDEOA IKUSI

Hirugarren orduan, ikasleek xingola  solidarioak egingo dituzte, eta atsedenaldian, pankarta bat jarri ondoren DBHko 4. mailako ikasleek idatzitako testu bat irakurriko dute.

Gainera, aste honetan zehar, talde batzuek salaketa argazkiak egin dituzte, hemen sakatuz ikus dezakezuen bezala.

Hezkuntza Bereziko beka eta laguntzak, 2020-2021 ikasturterako

Epea

Noiztik 2020-11-17 Noiz arte: 2020-12-17

Norentzat

Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe batean eskolaturiko ikasleak:

  • Hezkuntza Bereziko bekak, ondoko baldintzak betetzen dituzten ikasleentzat:
    • 3 eta 21 urte bitarte izatea (2020ko abenduaren 31n beteak)
    • Nafarroako Hezkuntza Bereziko Baliabide Zentroko (NHBBZ) ekipoek proposaturik, ondoren aipatzen diren ikastetxeetako ikasleak: hezkuntza bereziko ikastetxeetan, landa eremuko hezkuntza bereziaren gela alternatiboak (GA), egokitzapen unitateak edo garapenaren nahasmendu orokorreko unitateak (EU/GNO), curriculum bereziko unitateak (CBU), Lanbide Heziketa bereziko zikloak (LHBZ) eta mugitzeko nahiz entzuteko desgaitasuna duten ikasleak lehentasunez integratzeko hezkuntza zentroak.
  • Hezkuntza Bereziko laguntzak, ondoko baldintzak betetzen dituzten ikasleentzat:
    • 3 eta 18 urte bitarte izatea (2020ko abenduaren 31n beteak).
    • Hezkuntza premia bereziak izatea, jarraian adierazitako egoera baten ondorioz:
      • Ezgaitasun psikiko, fisiko, zentzumenezko edo mugimenezko esanguratsua izatea.
      • Jokabidearen arazo larriak izatea, Arreta Faltaren Nahastea-Hiperaktibitatea (AFNH) dela-eta curriculum egokitzapen esanguratsua dutenak barne.
      • Prestakuntza arautuaren jarduera osagarriak behar dituzten adimen gaitasun handiak izatea.
      • Logopediaren laguntza behar duten hizkuntzaren nahaste berariazkoa edo atzerapen larria izatea.
      • Curriculumean bi kurtsoko edo gehiagoko atzerapena eragiten duen irakurmenaren nahaste berariazkoa izatea.
    • Ikasle horiek laguntza ezin jaso izatea euren ikastetxean bertan Haur Hezkuntzan, Lehen Hezkuntzan edo Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan.
  • Unibertsitatekoa ez den derrigorrezkoaren ondoko hezkuntzako ikasle ezinduendako laguntzak, ondoko baldintzak betetzen dituzten ikasleentzat:
    • Ikasleek 16tik 21 urte bitarteko adina izatea, betiere 2020ko abenduaren 31n beterik.
    • Zentzumenezko edo mugimenezko ezgaitasuna edo nahaste psikiatriko larriak izatea.
    • Laguntza pedagogiko berezia edo garraio egokitua behar izatea.

Argibide gehiago

Eskola jazarpena, ziberjazarpena eta indarkeriaren aurkako nazioarteko eguna.

Azaroak 5ean, eskolaren eremuan gertatzen den jazarpena, ziberjazarpena eta indarkeriaren  aurkako nazioarteko eguna, lehen aldiz ospatu zen.

UNESCOk kontzientzia hartu nahi du eskolako indarkeria-egoerei irtenbidea ematearen garrantziaz, ikastetxeetako kide guztiak edozein indarkeria-motatik babestera, eta arreta berezia eskaini nahi dio haur askok jasaten duten jazarpenari.

UNESCOko zuzendari nagusiak, Audrey Azoulay andreak, mezu hau bidali du:

“Espero dezagun, beraz, lehen nazioarteko egun hau, arazo honen tamainari buruz eta lehenbailehen amaitzeko beharrari buruz mundu mailako kontzientzia hartzeko aukera izatea. Ikasleak, familiak, hezkuntza-komunitateko kideak eta, herritar guztiak jabetzea eskolako indarkeria eta jazarpenarekin bukatzea guztion kontua dela. “

Ziberjazarpena ikastetxeetan eta gizartean, oro har, gero eta presentzia handiagoa duen indarkeria mota bat da. Egoera horretan dauden gazteei laguntzeko, Datuak Babesteko Espainiako Agentziak hainbat komunikazio-lerro eskaintzen ditu laguntza behar izanez gero ondoan azaltzen direnak: