Bigarren Hezkuntzako Aurreinskripzioa – 24/25 Ikasturtea
DATAK: Apirilaren 8tik 12ra, astelehenetik ostiralera.
Eskaera telematikoa
Ahal dela, eskabideak modu telematikoan aurkeztuko dira, honako hauen bidez:
- Izapide-fitxa, non prozesuari buruzko informazio guztia dagoen.
- Educaren Ataria, honako hauen bidez sartzen dena:
- EDUCAren erabiltzaile-kontu bat.
- Identifikazio-sistema ofizialetako edozein, hala nola CLAVE, NAN digitala, ziurtagiri elektronikoa edo sinadura digitala.
- Kontsultatu hemen jarraibideak
Eskaera presentziala
Era berean, hautatutako aukeretan adierazitako edozein ikastetxetan aurkeztu ahal izango dira eskaerak, eskatzaileek baliozkotzeko arazoak izanez gero, kastetxeak haren izenean izapidea egin dezan, dagokion baimena eta guzti.
Garrantzitsua: eskatzaile bakarrak eskabide bakarra aurkeztuko du ezarritako epeen barruan. Ikasle berarentzat eskaera bat baino gehiago aurkezten adira, onartzeko prozesu arruntetik kanpo geratu ahal izango da.
ATE IREKIAK
3.DBH ORIENTAZIOA
4.DBH ORIENTAZIO ETA IKASBIDAIA BILERA
FAMILIEN BILERA OROKORRA
Irailaren 26ean, asteartearekin, ikastetxean eginen dugun 2023/2024 ikasturteko guraso bilera orokorrerako gonbita egiten dizuegu. Ordutegia eta lekuak honakoak izanen dira:
1. DBH: 16:30etan Patioan
2. DBH: 16:45etan Patioan
3. DBH: 17:00etan Patioan
4. DBH: 17:15etan Patioan
Patioan harrera egin ondoren, tutoreekin bakoitzari dagokion gelara joango gara.
Bileraren garrantzia dela eta etor zaitezten eskatzen dizuegu.