Proiektuak

2019/2020 ikasturtean honako proiektuak garatzeko eta helburu hauek lortzeko lan egingo dugu:

  • PROEDUCAR berrikuntza proiektua. Inklusioa eta eskola-arrakasta hobetzeko proiektua.
  • Nafarroako ereduzko ikastetxe bat gara eskola-jazarpenaren aurkako programa bat abian jartzeko aukeratua izan dena.
  • Bake Hezkuntzan lan egitea. Horretarako “Elkartasuna sustatzen duten eskolak” eta “Bakearen eta Bizikidetzaren aldeko eskolak” programak eta proiektuak sartuko ditugu.
  • Joan zen urtean Bizikidetza Batzordeak bitartekotza eta gatazken konponbidearen inguruan hasitako lan lerroarekin jarraitzea. Berrikuntza berria izango da aurten hartuko dugun “Tiempo fuera” neurria. Hau zigorrak eginarazteko modu alternatiboa izango da.
  • Hezkuntza Eraldaketa Digitala formakuntzan jarraitu. Izan ere, DBHko lehen eta bigarren mailako ikasleentzako “Chromebook”-ak ditugu.
  • Duela bi ikasturte hasitako Ikastetxeko Hizkuntza Proiektuarekin jarraitzea.
  • Kalitate sarearekin jarraitzea, horrela dokumentazioa kudeatzeko.
  • Nekazaritza eta Basogintza II ikastetxearekin lan egitea baratzean, lorategian eta jolastokian eskua sartzeko.
  • Aurreko ikasturteetan bezala aurten ere Frantziako eta Alemaniako ikastetxeekin ikasle-trukea antolatu dugu.