Hezkuntza Laguntzarako Behar Bereziak dituzten ikasleentzako Hezkuntza Premiarako beken eta laguntzen deialdia

Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu da 2022/2023 ikasturterako Hezkuntza Laguntzarako Behar Bereziak dituzten ikasleentzako Hezkuntza Premiarako beken eta laguntzen deialdia.

Eskaera egiteko epea urtarrilaren 17tik otsailaren 13ra zabalik egonen da.

Informazio guztia Nafarroako Zerbitzuen Katalogoan eskuragai dago: Hezkuntza Bereziko Bekak eta Laguntzak 2022/2023

Familiek tramitazio telematikoa, informazioa eta beharrezkoa den dokumentazioa atxikituta doan aplikazioan eskura aurki dezakete.Tramitazio telematikoa

Kategoriak Sailkatu gabea

FAMILIEN BILERA OROKORRA

Irailaren 27ean, asteartearekin, ikastetxean eginen dugun 2022/2023 ikasturteko guraso bilera orokorrerako gonbita egiten dizuegu. Ordutegia eta lekuak honakoak izanen dira:

1. DBH:                  16:30etan                   Patioan

2. DBH:                  16:45etan                   Patioan

3. DBH:                  17:00etan                   Patioan

4. DBH:                  17:15etan                   Patioan

Patioan harrera egin ondoren, tutoreekin bakoitzari dagokion gelara joango gara.

Bileraren garrantzia dela eta etor zaitezten eskatzen dizuegu.

Kategoriak Sailkatu gabea

Hezkuntza Laguntzako Berariazko Premiak dituzten Ikasleentzako Ministerioaren laguntzak 2022-2023

Hezkuntzako Estatu Idazkaritzak argitaratu du hezkuntza laguntzako berariazko premiak dituzten ikasleentzako 2022-2023 ikasturterako Laguntzen deialdia.

Ayudas NEAE-MEyFP-HLBP Laguntzak

Laguntza hauek eskatzeko epea 2022ko irailaren 30era arte egongo da zabalik.

 Nafarroako Gobernuak geroago deituko dituen Bekak jasotzeko ezinbestekoa dela Hezkuntza Ministerioaren Beka hau eskatu izana, baldin eta horretarako baldintzak betetzen badira.

Kategoriak Sailkatu gabea

2022/2023 IKASTURTE HASIERA

Ikasturtea irailaren 7an hasiko da eta egun horretan harrera honela egingo da:

  • Ordutegia:
    • 3º ESO/DBH ikasleak: 8:45ean
    • 1º ESO/DBH ikasleak: 9:45ean
    • 2º ESO/DBH ikasleak: 10:45ean
    • 4º ESO/DBH ikasleak: 11:45ean
  • Talde bakoitzeko tutorea, ikasleen zerrendarekin, jolastokian egongo da haien zain. Momentuan jakinaraziko zaie, zein talde egokitu zaien.
  • Taldekatzea egin bezain laster, gimnasiora sartuko dira liburuak jasotzera.
  • Gero, gelara joango dira eta tutorearekin 2 ordu emango dituzte, gutxi gorabehera.
  • Boligrafoa eta koadernoa ekarri behar dute,  baita motxila ere etxean forratu behar dituzten liburuak eramateko. 

Kategoriak Sailkatu gabea