Azaroak 5ean, eskolaren eremuan gertatzen den jazarpena, ziberjazarpena eta indarkeriaren aurkako nazioarteko eguna, lehen aldiz ospatu zen.
UNESCOk kontzientzia hartu nahi du eskolako indarkeria-egoerei irtenbidea ematearen garrantziaz, ikastetxeetako kide guztiak edozein indarkeria-motatik babestera, eta arreta berezia eskaini nahi dio haur askok jasaten duten jazarpenari.
UNESCOko zuzendari nagusiak, Audrey Azoulay andreak, mezu hau bidali du:
“Espero dezagun, beraz, lehen nazioarteko egun hau, arazo honen tamainari buruz eta lehenbailehen amaitzeko beharrari buruz mundu mailako kontzientzia hartzeko aukera izatea. Ikasleak, familiak, hezkuntza-komunitateko kideak eta, herritar guztiak jabetzea eskolako indarkeria eta jazarpenarekin bukatzea guztion kontua dela. “
Ziberjazarpena ikastetxeetan eta gizartean, oro har, gero eta presentzia handiagoa duen indarkeria mota bat da. Egoera horretan dauden gazteei laguntzeko, Datuak Babesteko Espainiako Agentziak hainbat komunikazio-lerro eskaintzen ditu laguntza behar izanez gero ondoan azaltzen direnak: