Hezkuntza Bereziko beka eta laguntzak, 2020-2021 ikasturterako

Epea

Noiztik 2020-11-17 Noiz arte: 2020-12-17

Norentzat

Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe batean eskolaturiko ikasleak:

  • Hezkuntza Bereziko bekak, ondoko baldintzak betetzen dituzten ikasleentzat:
    • 3 eta 21 urte bitarte izatea (2020ko abenduaren 31n beteak)
    • Nafarroako Hezkuntza Bereziko Baliabide Zentroko (NHBBZ) ekipoek proposaturik, ondoren aipatzen diren ikastetxeetako ikasleak: hezkuntza bereziko ikastetxeetan, landa eremuko hezkuntza bereziaren gela alternatiboak (GA), egokitzapen unitateak edo garapenaren nahasmendu orokorreko unitateak (EU/GNO), curriculum bereziko unitateak (CBU), Lanbide Heziketa bereziko zikloak (LHBZ) eta mugitzeko nahiz entzuteko desgaitasuna duten ikasleak lehentasunez integratzeko hezkuntza zentroak.
  • Hezkuntza Bereziko laguntzak, ondoko baldintzak betetzen dituzten ikasleentzat:
    • 3 eta 18 urte bitarte izatea (2020ko abenduaren 31n beteak).
    • Hezkuntza premia bereziak izatea, jarraian adierazitako egoera baten ondorioz:
      • Ezgaitasun psikiko, fisiko, zentzumenezko edo mugimenezko esanguratsua izatea.
      • Jokabidearen arazo larriak izatea, Arreta Faltaren Nahastea-Hiperaktibitatea (AFNH) dela-eta curriculum egokitzapen esanguratsua dutenak barne.
      • Prestakuntza arautuaren jarduera osagarriak behar dituzten adimen gaitasun handiak izatea.
      • Logopediaren laguntza behar duten hizkuntzaren nahaste berariazkoa edo atzerapen larria izatea.
      • Curriculumean bi kurtsoko edo gehiagoko atzerapena eragiten duen irakurmenaren nahaste berariazkoa izatea.
    • Ikasle horiek laguntza ezin jaso izatea euren ikastetxean bertan Haur Hezkuntzan, Lehen Hezkuntzan edo Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan.
  • Unibertsitatekoa ez den derrigorrezkoaren ondoko hezkuntzako ikasle ezinduendako laguntzak, ondoko baldintzak betetzen dituzten ikasleentzat:
    • Ikasleek 16tik 21 urte bitarteko adina izatea, betiere 2020ko abenduaren 31n beterik.
    • Zentzumenezko edo mugimenezko ezgaitasuna edo nahaste psikiatriko larriak izatea.
    • Laguntza pedagogiko berezia edo garraio egokitua behar izatea.

Argibide gehiago

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.