Maialen Lujanbio bertsolaria Iñaki Ochoa de Olza institutuan

Maialen Lujanbiok harrituta utzi gintuen denok bere buruaren azkarrarekin eta bere hubiltasunarekin. Bertsotan nola hasi zen kontatu zigun eta nola, azkenean, bertsoek osatu duten bere bizimodua.

Entzuleek paratu zizkioten erronkak bapo konpondu zituen eta horiengandik jaso zituen hitzekin bertso ederrak sortu zituen.
Guztion txalo beroak ongi merezita eraman zituen etxera.

Un échange magnifique: Paueko Collège Pierre Emmanuel eta Iñaki Ochoa de Olza institutuen arteko ikasle elkartrukaketa

Collège Pierre Emmanuel lizeoko hainbat ikasle gure artean izan dira, beste urte batez, azken asteotan gurekin ikasten eta bizitzen. Esperientzia erakargarria eta aberasgarria suertatu da guztientzat. Hona hemen horien irudiak eta iritziak.

[slideshow_deploy id=’3624′]

Emakumeen aurkako bortizkeriaren kontrako nazioarteko eguna

[slideshow_deploy id=’3578′]

Emakumeen aurkako bortizkeriaren kontrako nazioarteko eguna dela eta, azaroaren 25a,  ikastetxeko patioan elkarretaratzea egin zen ostiralean, azaroaren 23an. Hau atsedenaldian egin zen  minutu bateko isilunearekin genero bortizkeriaren biktimen  oroitzapenean.
Jarduera hau Bakerako eta Bizikidetzarako Eskola Solidarioen proiektuaren barruan kokatu behar da eta ikastetxea bertan sartua dago. Bizikidetza Batzordeak baimena eman dio curriculumeko edukiekin lotutako gai akademikoa ere badelako.

Balio etikoetako ikasleeen lana, Uxua Azpiroz irakasleak gidatuta.

Iñaki Ochoa de Olza institutuko ikasleak Radio Pamplonan

Ikasleak lortu berria duten EUSTORY sariari buruz hitz egitera joan ziren Radio Pamplona-Cadena SER irratira. Hemen duzue elkarrizketaren audioa.

Saritutako lana Kamishibai formatoan egina dago eta Ezkaba mendiko Alfonso XII gotorlekutik izandako ihesaldi handia kontatzen da bertan, haren 80. urteurrenaren karietara.
EUSTORY du izena gazteentzako historia lehiaketak eta aipatu 1938ko ihesaldiari buruzko ikerketa lanari akzesit bat eman diote. Egileak DBH 4ko ikasle talde bat izan da, Uxua Azpiroz irakasle dutela.

Ikusi lana hemen

Hauek dira ikasle sarituak:
«La gran fuga de Ezkaba», by Ibai Andreu Monforte, Naiara Andueza Valero, Oihan Armendariz Portas, Lander Ayestaran Rodrigo, Irene Aznar Martínez, Anne Bilbao González, Uxue Blanco Zuza, Ane Díaz Aizpurua, Irantzu Elizaga Narcue, Saioa Fraile Gómez, Irati García Ventura, Garbiñe González Merino, Uxue Goñi Flamarique, Mikel Gorraiz Casanova, Miren Hernández Larriu, Ane Ibáñez Goñi, Iraitz Ibero Orradre, Xabier Lamarca Cortés, Irene Lizanzu Guerra, Miren Itsaso Pierrugues González, Amaia Rebole García y Uxue Sangalo Contín (IESO Iñaki Ochoa de Olza, Iruña-Antsoain, Nafarroa). Tutorea: Uxua Azpiroz Armendáriz

 

“Las Bartolinas”: Boliviako emakume nekazariak Iñaki Ochoa de Olza institutuan

“Elkartasuneko eskolak” proiektuaren barruan etorri dira Boliviako hainbat emakume nekazari. “Las Bartolinas” du izena emakume nekazarien elkarteak, eta  emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna lortzeko borrokatzen dute. Landa eremuetan eta, batez ere, hezkuntzaren, osasunaren eta  garapenaren arloan lan egiten dute. Besteak beste, baratzea nola zaintzen duten eta Bolibian bizi duten egunerokotasunari buruz hitz egin digute. Azpimarratzekoa da ikaslegoaren parte hartze bikaina, bai galderak egiten bai beraien artean eztabaidatzen. Eskerrik asko “Bartolinak” eskeini diguzuen denborarengatik!

[slideshow_deploy id=’3527′]

Zer dira “Elkartasuneko eskolak”?

Programa honen helburua da Garapenerako Hezkuntzaren kalitatean eragina izatea unibertsitate aurreko hezkuntza formalean. Nafarroako ikastetxeei prestakuntzako, koordinazioko eta aholkularitzako proposamena eskaintzen zaie, GH abian jartzeko. Elkartasuneko Eskolen proiektuak bilatzen du pixkanaka GH curriculumean eta ikastetxeko hezkuntza proiektuan sartzea eta, orobat, elkarren artean eta ingurunearekin eragina izanen duten elkartasuneko eskolen sare bat sortzea.

 

Iñaki Ochoa de Olzako ikasleak bizikletan ibiltzen ikasten errepidean

Institutuko patioan klase praktikoak eta teorikoak egin ondoren, bigarren faseari ekin diote gure ikasleek eta Txantreako eta Antsoaingo kaleetan barna abiatu dira ikasteko zer egin behar den eta zer ez segurtasun osoz bizikletan zirkulatzeko.

[slideshow_deploy id=’3507′]

Begiraleak oso fin ibili dira eta, nahiz eta autoen artean ibili diren, eta ikasleen seguritatea erabat bermatua egon da kanpona ibili diren 3 orduetan. Tarte horretan  auzoko puntu beltzak ezagutu dituzte, bizikleta bidean eta errepidean zirkulatzeko arauak ikasi dituzte eta baita bizikleta nola utzi behar den paretaren kontra eta nola kateatu behar den.

Zorionak 1go eta 2. mailako ikasleei eta lanean aritu diren profesionalei.