Maialen Lujanbio bertsolaria Iñaki Ochoa de Olza institutuan

Maialen Lujanbiok harrituta utzi gintuen denok bere buruaren azkarrarekin eta bere hubiltasunarekin. Bertsotan nola hasi zen kontatu zigun eta nola, azkenean, bertsoek osatu duten bere bizimodua.

Entzuleek paratu zizkioten erronkak bapo konpondu zituen eta horiengandik jaso zituen hitzekin bertso ederrak sortu zituen.
Guztion txalo beroak ongi merezita eraman zituen etxera.

Raul Carrascok, IOOko ikasleak, bere azken liburua aurkeztuko du azaroaren 10ean

Raúl Carrasco Echeverría Iñaki Ochoa de Olza institutuko ikaslea da eta idaztea maite du. Bere azken liburua, Odisea al pasado, aurkeztuko digu larunbatean Nafarroako Bibliotekan eta aleak sinatuko ditu.
Zorionak eta eskerrik asko Raúl!

Hemen duzue idazleari buruzko informazioa argitaletxearen webgunean.