“Las Bartolinas”: Boliviako emakume nekazariak Iñaki Ochoa de Olza institutuan

“Elkartasuneko eskolak” proiektuaren barruan etorri dira Boliviako hainbat emakume nekazari. “Las Bartolinas” du izena emakume nekazarien elkarteak, eta  emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna lortzeko borrokatzen dute. Landa eremuetan eta, batez ere, hezkuntzaren, osasunaren eta  garapenaren arloan lan egiten dute. Besteak beste, baratzea nola zaintzen duten eta Bolibian bizi duten egunerokotasunari buruz hitz egin digute. Azpimarratzekoa da ikaslegoaren parte hartze bikaina, bai galderak egiten bai beraien artean eztabaidatzen. Eskerrik asko “Bartolinak” eskeini diguzuen denborarengatik!

[slideshow_deploy id=’3527′]

Zer dira “Elkartasuneko eskolak”?

Programa honen helburua da Garapenerako Hezkuntzaren kalitatean eragina izatea unibertsitate aurreko hezkuntza formalean. Nafarroako ikastetxeei prestakuntzako, koordinazioko eta aholkularitzako proposamena eskaintzen zaie, GH abian jartzeko. Elkartasuneko Eskolen proiektuak bilatzen du pixkanaka GH curriculumean eta ikastetxeko hezkuntza proiektuan sartzea eta, orobat, elkarren artean eta ingurunearekin eragina izanen duten elkartasuneko eskolen sare bat sortzea.