Xabier Cía, igerilari bat IOOn

Xabier Cía gure institutuko igerilari bikaina da. Haren denbora librea entrenatzen eta bere marka pertsonalak hobetzen ematen du. Horren ondorio dira otsailaren 9a eta 10ean, eta joan den asteburuan ere, lortu dituen marka minimoak, Euskal Herriko txapelketerako ateak ireki dizkioanak. Gainera, emaitza hauek Nafarroako rankingeko 3. tokira eraman dute Xabier. Haren ametsa litzateke, noizbait, Espainiako txapelketetarako sailkatzea.

All-focus

Maskoten edukitze arduratsuari buruzko hitzaldia

Nafarroako Albaitarien Elkargoa kontzientziazio kanpaina bat aurrera ematen ari da Maskoten Edukitze Arduratsuari buruz.
Javier Yábar albaitaria gure institutuan izan da gure ikasleak ohar daitezen etxean animaliak izateak dakartzan zaintza eta ardura guztiez.
Arrakasta handia izan du hitzaldiak. Bai ikasleoi zein irakasleoi oso interesgarria suertatu zaigu. Pena, hori bai, talde gehiago ezin joan izana hitzaldira!

[slideshow_deploy id=’4412′]

Naturatik hurbil dagoen institutua

Foto de Jesús del Barrio. Corzos. Rfe. JDB_4182

Iñaki Ochoa de Olza institutuaren alde oso on bat da Ezkaba menditik oso hurbil egotea. Horregatik ez da harritzekoa geletatik animalia basatiak ikustea. Horrela gertatu zen urtarrilaren 30ean, orkatz zoragarri bat Polvorín azpiko larreetan agertu zenean. Bistan denez, orkatzak berehala bereganatu zuen ikasleen arreta, irakaslearen esanak bigarren toki batean utziaz. Claudia izan zen orkatza ikusi zuena. Markelek ez zuen hitzik aurkitzen: “Gazten ginen eta zerbait ezohikoa gertatu da. Orkatz bat Ezkaban! Denok joan gara leihora ez baita egunero ikusten horrelako alerik! Lehengoa aldia zen orkatz bat ikusten nuena”. Marinaren arabera: “Pakean lan egiten ari ginen orkatz zoragarri bat mendian agetu denean. Denok altxatu gara”. Hegoi pozik zegoen: “Nire gelatik ikusi dut orkatza. Zorte ona ekarriko dit, nahiz eta urruti xamar ikusi dudan”. Mikelentzat ere une berezia izan da: “Orkatz basati bat ikustea une dibertigarria eta zirraragarria izan da. Arrea eta txuria zen. Hobe da horrela ikustea, eta ez zoo batean”. Azkenik, Adrianaren hitzak: “Gela osoa leihotik begira jarri gara, ez baitira orkatzak ikusten Ezkaban egunero”. Eta, diotenez, orkatzak positibo bana ekarri zien gelan zeuden guztiei.

Maialen Lujanbio bertsolaria Iñaki Ochoa de Olza institutuan

Maialen Lujanbiok harrituta utzi gintuen denok bere buruaren azkarrarekin eta bere hubiltasunarekin. Bertsotan nola hasi zen kontatu zigun eta nola, azkenean, bertsoek osatu duten bere bizimodua.

Entzuleek paratu zizkioten erronkak bapo konpondu zituen eta horiengandik jaso zituen hitzekin bertso ederrak sortu zituen.
Guztion txalo beroak ongi merezita eraman zituen etxera.

Gurasoen harrera bilerak

Guraso agurgarriak:
Ohar honen bidez, urriaren 15ean, astelehenarekin, ikastetxean eginen dugun 2018/2019
ikasturteko guraso bilera orokorrerako gonbita egiten dizuegu. Ordutegia eta lekuak honakoak izanen
dira:
1. DBH: 16:00etan Gimnasioan 
2. DBH: 16:30etan Gimnasioan
3. DBH: 17:00etan Gimnasioan
4. DBH: 17:30etan Gimnasioan
Gimnasioan harrera egin ondoren , tutoreekin bakoitzari dagokion gelara joango gara.
Bileraren garrantzia dela eta etor zaitezten eskatzen dizuegu.