Iñaki Ochoa de Olza institutuaren alde oso on bat da Ezkaba menditik oso hurbil egotea. Horregatik ez da harritzekoa geletatik animalia basatiak ikustea. Horrela gertatu zen urtarrilaren 30ean, orkatz zoragarri bat Polvorín azpiko larreetan agertu zenean. Bistan denez, orkatzak berehala bereganatu zuen ikasleen arreta, irakaslearen esanak bigarren toki batean utziaz. Claudia izan zen orkatza ikusi zuena. Markelek ez zuen hitzik aurkitzen: “Gazten ginen eta zerbait ezohikoa gertatu da. Orkatz bat Ezkaban! Denok joan gara leihora ez baita egunero ikusten horrelako alerik! Lehengoa aldia zen orkatz bat ikusten nuena”. Marinaren arabera: “Pakean lan egiten ari ginen orkatz zoragarri bat mendian agetu denean. Denok altxatu gara”. Hegoi pozik zegoen: “Nire gelatik ikusi dut orkatza. Zorte ona ekarriko dit, nahiz eta urruti xamar ikusi dudan”. Mikelentzat ere une berezia izan da: “Orkatz basati bat ikustea une dibertigarria eta zirraragarria izan da. Arrea eta txuria zen. Hobe da horrela ikustea, eta ez zoo batean”. Azkenik, Adrianaren hitzak: “Gela osoa leihotik begira jarri gara, ez baitira orkatzak ikusten Ezkaban egunero”. Eta, diotenez, orkatzak positibo bana ekarri zien gelan zeuden guztiei.