Txantreako zuhaitzen liburua García Galdeano eskolako RADIO PATIOn aurkeztuko dute gure irakasle Mikel Belasko elkarriketatuz

Astelehenean, 9:30etik 10:30 arte  6. mailako ikasleek (eta heldu den urteko gure ikasleek) Mikel Belasko elkarrizketatuko dute eskolako irrati komunitarioan Radio Pation, García Galdeano eskolan garatzen ari diren proiektuan.
Gogoratu, bestalde, gure komunitateko kide guztiok liburua eskuratzeko aukera dugula, idazleak sinatuta, eta dendetan baino merkeago gainera. Aukera on bat eguberri hauetarako! Are hobea, oparian Raul Carrasco gure ikaslearen azken nobela ere sartzen baduzue: Odisea al Pasado.

 

 

 

 

 

 

 

 

Liburuaren idazleak Zuhaitz Zaharren Lagunen Elkartearekin batera lan egin zuen 2010eko Árboles Viejos y Árboles Singulares de Pamplona liburuaren prestaketan, hura liburu honen abiapuntua izanik.
Ikerketa hark agerian utzi zituen Txantreako zuhaitzen kalitatea, antzinatasuna eta historia eta hortik abiatu ziren Txantrean Auzolan aldizkarian argitaratutako berrogei artikuluak, orain  Txantreako zuhaitz zaharrak eta bereziak liburu honetan bildutakoak, Txantrean Auzolan aldizkariaren XX. urteurrenaren ekimenen baitan.  Informazio gehiago hemen.

Iñaki Ochoa de Olzako ikasleak “Irakurketaren epizentroak” proiektuan

Aste honetan biltzen hasi dira Iruñerriko liburutegietan sortu diren irakurketa-klubetan gure institutuko proiektuan beren izenak horretarako libreki eman dituzten 70 ikasle.


Gure ikasleek, eta Nafarroako gainerako guztiek,  700 osotara, erabakiko dute zein den 2017an gazteleraz argitaratutako nobela onena, hiru finalistetatik: “Una bala para el recuerdo”, Maite Carranzarena; “Lo del abuelo”, Anna Mansorena; eta “El Matarife”, Fernando Lalanarena.
Irakurketa-arloko tailerrak eta klubak erreminta garrantzitsuak izatera iritsi dira biztanleriarengan oro har irakurketa-ohiturak finkatzeko; gainera, nerabezaroan erreminta horiek garrantzi handiagoa izan dezakete. Irakurketa jakin bati buruzko iritziak partekatzen diren taldean parte hartzean, komunikatzeko trebetasunak lantzeaz gain, elkarrizketa, enpatia edo asertibitatea bezalako balioak ere sustatzen dira.

Blog bat sortu proiektuaren berri gaurkotua emateko. Jarraitu hemendik.

1go mailako ikasleak Iruñeko Alde Zaharra bisitatzen

Azaroaren 30ean 1Ako ikasleak Iruñeko Alde Zaharrean barna ibili ziren Geografia eta Historia ikasgaian ikasitakoa praktikan jartzeko. Hiriko tokirik adierazgarrienak bisitatu ziren, eta ikaskeak beraiek arduratu ziren ikusi zituzten leku guztiei buruzko azalpenak emateaz.
[slideshow_deploy id=’3668′]

Maialen Lujanbio bertsolaria Iñaki Ochoa de Olza institutuan

Maialen Lujanbiok harrituta utzi gintuen denok bere buruaren azkarrarekin eta bere hubiltasunarekin. Bertsotan nola hasi zen kontatu zigun eta nola, azkenean, bertsoek osatu duten bere bizimodua.

Entzuleek paratu zizkioten erronkak bapo konpondu zituen eta horiengandik jaso zituen hitzekin bertso ederrak sortu zituen.
Guztion txalo beroak ongi merezita eraman zituen etxera.

Un échange magnifique: Paueko Collège Pierre Emmanuel eta Iñaki Ochoa de Olza institutuen arteko ikasle elkartrukaketa

Collège Pierre Emmanuel lizeoko hainbat ikasle gure artean izan dira, beste urte batez, azken asteotan gurekin ikasten eta bizitzen. Esperientzia erakargarria eta aberasgarria suertatu da guztientzat. Hona hemen horien irudiak eta iritziak.

[slideshow_deploy id=’3624′]