Ezkabako ihesaldi handia: proiekzioa Iñaki Ochoa de Olza institutuan

 

Saritutako lana Kamishibai formatoan egina dago eta Ezkaba mendiko Alfonso XII gotorlekutik izandako ihesaldi handia kontatzen da bertan, haren 80. urteurrenaren karietara.
EUSTORY du izena gazteentzako historia lehiaketak eta aipatu 1938ko ihesaldiari buruzko ikerketa lanari akzesit bat eman diote. Egileak DBH 4ko ikasle talde bat izan da, Uxua Azpiroz irakasle dutela.

Ikusi lana hemen

Hauek dira ikasle sarituak:
«La gran fuga de Ezkaba», by Ibai Andreu Monforte, Naiara Andueza Valero, Oihan Armendariz Portas, Lander Ayestaran Rodrigo, Irene Aznar Martínez, Anne Bilbao González, Uxue Blanco Zuza, Ane Díaz Aizpurua, Irantzu Elizaga Narcue, Saioa Fraile Gómez, Irati García Ventura, Garbiñe González Merino, Uxue Goñi Flamarique, Mikel Gorraiz Casanova, Miren Hernández Larriu, Ane Ibáñez Goñi, Iraitz Ibero Orradre, Xabier Lamarca Cortés, Irene Lizanzu Guerra, Miren Itsaso Pierrugues González, Amaia Rebole García y Uxue Sangalo Contín (IESO Iñaki Ochoa de Olza, Iruña-Antsoain, Nafarroa). Tutorea: Uxua Azpiroz Armendáriz

“Mugak” erakusketa Iñaki Ochoa de Olza Institutuan: migratzaileen bide latza Europako mugetan

Olmo Calvo, Robert Bonet argazkilariak, Fotomovimiento eta Ekinklik kolektiboen argazkilari aktibistek, oker izendatua izan denaren “errefuxiatuen krisian”, Europako koordinazio eta elkartasun eza irudikatzen dute. Bilduma honen bitartez, Europar gotorlekuko eraikitzen ari den mugak erakusten ditu.
[slideshow_deploy id=’3732′]
“Mugak” erakusketa, milaka migratzaile, Serbia eta Hungariaren arteko mugatik eta Kroazia eta Eslobeniatik pasatzen, Europaren babesa lortzeko esperantzarekin egiten duten ibilaldia erakusten digu. Baina hasitako bidaia Lesbosera (Grezia) iristean, atsekabez onartu behar dute.
Ezin dugu eta ez dugu gure hegoaldeko muga ahaztu nahi. Isiltasun handipean, non ehunka migratzaile, Europar ametsa lortzeko prezio altuegia ordaintzen jarraitzen duten.
Erakusketa honen burugabekeria, irudiak hartu ziren momentuan (2016an) bezain egungoak direla da. Nahiz eta komunikabideek ahaztu…guk ezin dugu pertsona hauek, ametsetako mugarik gabeko kontinentean, abandonatuak utzi.
“Mugak” amaieragabeko istorio baten zati bat kontatzen du, babesa bilatzen dutenena,errefuxiatuak ez diren arren. Soilik ibili, soilik ihes egin.
Hortensia Serrano irakaslearen bitartez “Mugak” erakusketa martxan jarri da.  Institutuko beheko solairuan dago.