Oinarrizko Lanbide Heziketan izena ematea
2019-2020 ikasturteko eskaintza.
INFORMAZIO OSOA HEMEN
Oinarrizko Lanbide Heziketari buruz eta Lanbide Lantegiei buruzko informazioa
Epea
Izena-emateko epea maiatzaren 27tik 31ra izanen da (14:00 orduak arte)
Norentzat
- Hamabost, hamasei edo hamazazpi urte betetzea kurtsoaren urte naturalean.
- DBHko hirugarren maila egin izana edo, salbuespenez, DBHko bigarren maila.
- Irakasle-taldeak gurasoei edo legezko tutoreei OLHko ziklo batean sartzea proposatu izana.
Garrantzitsua:
OLHko ikaspostua eskatu ahal izateko ezinbesteko da ziklo hauek arautzen dituen araudian seinalatutako izen-emate-prozedura jarraitzea.
Argibide gehiago
- Inskribatzeko eskabide bakarra aurkeztu behar duzu, lehenik aukeratutako zikloa ematen duen ikastetxean.
- Gehienez ere 6 aukera adierazi beharko dituzu, lehentasunaren ordenan.
- Izena emateko eskabidean OLHko zikloak baizik ez dira adieraziko, edo OLHko zikloak eta Lanbide Lantegiak, betiere bi irakasketetan sartzeko baldintzak betez gero.
Ikastetxetan lantzeko dokumentazioa:
(Prozedura hau ikaslea matrikulatuta dagoen ikastetxean egin behar da).
- Irakasle taldearen prosamen txostena.
- Aholku orientatzailea.
- Guraso edo legezko tutoreentzako informazioa
- Oinarrizko lanbide heziketan inskribatzeko azken proposamena.
.