Oinarrizko Lanbide Heziketan matrikulatzeko informazioa

Oinarrizko Lanbide Heziketan izena ematea

2019-2020 ikasturteko eskaintza.
INFORMAZIO OSOA HEMEN
Oinarrizko Lanbide Heziketari buruz eta Lanbide Lantegiei buruzko informazioa

Epea

Izena-emateko epea maiatzaren 27tik 31ra izanen da (14:00 orduak arte)

Norentzat

  • Hamabost, hamasei edo hamazazpi urte betetzea kurtsoaren urte naturalean.
  • DBHko hirugarren maila egin izana edo, salbuespenez, DBHko bigarren maila.
  • Irakasle-taldeak gurasoei edo legezko tutoreei OLHko ziklo batean sartzea proposatu izana.

Garrantzitsua:

OLHko ikaspostua eskatu ahal izateko ezinbesteko da ziklo hauek arautzen dituen araudian seinalatutako izen-emate-prozedura jarraitzea.

Argibide gehiago

  • Inskribatzeko eskabide bakarra aurkeztu behar duzu, lehenik aukeratutako zikloa ematen duen ikastetxean.
  • Gehienez ere 6 aukera adierazi beharko dituzu, lehentasunaren ordenan.
  • Izena emateko eskabidean OLHko zikloak baizik ez dira adieraziko, edo OLHko zikloak eta Lanbide Lantegiak, betiere bi irakasketetan  sartzeko baldintzak betez gero.

Ikastetxetan lantzeko dokumentazioa:

(Prozedura hau ikaslea matrikulatuta dagoen ikastetxean egin behar da).

  • Irakasle taldearen prosamen txostena.
  • Aholku orientatzailea.
  • Guraso edo legezko tutoreentzako informazioa
  • Oinarrizko lanbide heziketan inskribatzeko azken proposamena.

.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.