IBILTARI arte erakusketa IOOn izan dugu

IBILTARI arte garaikidea Iruñeko ikastetxeetara hurbiltzea proposatzen duen proiektu
bat da, zehazki, Udalaren Arte Garaikidearen bildumaren zati bat ikastetxeetara
hurbiltzea. Proposamen didaktikoa eta artistikoa da, Haur, Lehen eta Bigarren
Hezkuntzako ikastetxeetako ikasleei zuzendua, non parte hartzen baitute irakasleek,
arte-hezitzaileek eta ikasleek.
Iruñeko Udalaren Arte Garaikidearen Bildumako hainbat lan hautatu eta horiekin osatu
da erakusketa ibiltari bat, zeina ikastetxe batetik bestera ibiliko baita, irakasleendako
txosten didaktiko eta lagungarri honekin eta bi arte-hezitzailerekin batera, zeinek
sormen-lantegi bat egingo baitute ikasleekin ikasgeletan. Erakusketaren izenburua
Irakurketa naturalak da, eta hainbat artistaren eta hainbat diziplinatako artelanek
osatzen dute. Bi astez egon da Iñaki Ochoa de Olza institutuan.

All-focus

INFORMAZIO GEHIAGO

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.