Hori dela-eta, otsailaren 28an, arratsaldeko 5 etan, 1. DBH eta ESOko familiekin bilera izanen da institutuan gai honi buruz hitz egiteko: Hezkuntza eraldatze digitala.
All-focus
Besteak beste, gai hauek jorratuko dira: -Ikasnova proiektuaren azalpena. -Eraldatze digitala gure ikastetxean. -Institutuan eman diren zehaztapenak eta formakuntza. -Egungo egoera. -Mailegua egiteko kontratuaren azalpena. Arautegia hemen ikus daiteke. -Segurtasuna eta uda. -Zalantzak argitzea…
Xabier Cía gure institutuko igerilari bikaina da. Haren denbora librea entrenatzen eta bere marka pertsonalak hobetzen ematen du. Horren ondorio dira otsailaren 9a eta 10ean, eta joan den asteburuan ere, lortu dituen marka minimoak, Euskal Herriko txapelketerako ateak ireki dizkioanak. Gainera, emaitza hauek Nafarroako rankingeko 3. tokira eraman dute Xabier. Haren ametsa litzateke, noizbait, Espainiako txapelketetarako sailkatzea.
Elkartasunaren Aldeko Eskolen proiektuaren eskutik, gaurtik eta datorren martxoaren 1 arte SUMANGALI erakusketa bisitatu dezakegu liburutegian. Norbaitek bisita gidatua egiteko asmoa badu, jar dadila harremanetan Uxua Azpirozekin.
Erakusketaren helburua ehungintzan aritzen diren Indiako emakume gazteen esplotazio egoera azaltzea da.
“Sumangali” Indiako esaera zahar bat da eta “zoriontsu ezkondutako emakumea” esan nahi du. Bertako emakume gazteek, batzuetan haurrek, sufritzen duten esplotazio modu bati erreferentzia egiten dio. Erakusketak lan esplotazio egoeraren aurrean sentsibilizatu nahi gaitu.
KASU! Baimena bidaltzeko azken eguna otsailaren 22a da. Gainera, baimen orriaz gain, ikaslearen datu pertsonalei buruzko galdetegia ere bidali behar da eta hori duzue Baimenaren PDFaren 2. eta 4. orrialdeetan!!!
Programaren helburua da komunikazio gaitasunak handitzea, bereziki elkarreragin linguistikoa eta ahozko ulermena eta adierazpena, erabileraren testuinguru naturaleko jardueren bitartez. Ikasleei aukera eskaini nahi zaie euskaraz mintzatzeko, ikasgelatik kanpo hizkuntza erabiltzeko aukera emanez, jatorrizko hiztunekin, testuinguru naturaletan, haien motibazioa eta ahozko jarioa indartzeko. Programako beste helburu batzuk honako hauek dira: ikasleei bestelako hizkuntza estrategia eta baliabideak ematea, bizikidetza sustatzea, autonomia pertsonala hobetzea, geure kultura ezagutzea, natura zaintzea, etab. Egonaldiak 3 egunekoak izanen dira.
Egonaldietako programa hizkuntza jardueraz osatuta dago, eta bi ardatz nagusiren araberakoak dira: 1) ikaskuntza kooperatiboko dinamiketan oinarritutako mintzapraktika trinkoa eta 2) elkarrekintzazko praktika, bisita eta jarduera kulturaletan.
Egunak: apirilaren 3etik 5era
Beharrezko ekipajea eta materiala
Ikaslearen osasun txartela (GARRANTZITSUA!!)
Lo zakua
Pijama
Toalla eta eskuoihal txikia
Txankletak
Nezeserra
Mendiko botak
Oinetako erosoak
Xira
Berokia
Linterna
Arropa erosoa (txandala barne, jertsea, mauka luzeko kamisetaren bat eta praka motzen bat)
Mudak
Bixera edo txanoa
Txangoetarako motxila txikia eta kantinplora
Eguzkitako krema OHARRA: gurasoek edo tutoreek zuen seme-alabekin batera ekipajea prestatzea aholkatzen da eta soilik beharrezkoa dena ekartzea.
Nafarroako Albaitarien Elkargoa kontzientziazio kanpaina bat aurrera ematen ari da Maskoten Edukitze Arduratsuari buruz. Javier Yábar albaitaria gure institutuan izan da gure ikasleak ohar daitezen etxean animaliak izateak dakartzan zaintza eta ardura guztiez. Arrakasta handia izan du hitzaldiak. Bai ikasleoi zein irakasleoi oso interesgarria suertatu zaigu. Pena, hori bai, talde gehiago ezin joan izana hitzaldira!