PMAReko 2. mailako ikasleek argazki honekin ospatu dute Meteorologiaren Nazioarteko Eguna. Asteartero eta ostegunero datu meteorologikoak biltzen dituzte eta gero horien azterketa egiten dute. Emaitza hilabetero ikus daiteke Txantreako aldizkarian, Txantrean Auzolanen.
Hileko artxiboak: martxoa 2018
Ikas-bidaia. Iñaki Ochoa de Olzako ikasleak Parisen.
Lehenengo 3 egunetan bakarrik bagaude ere, baditugu Pariskoen berri onak. Eguraldi ezin hobea izateaz gain, Louvren, Eiffel dorrean eta Senako bateau-mouche izeneko ontzietan ikusiko ditugu irudiotan. Ongi pasa eta asko ikasi!!!
[slideshow_deploy id=’2659′]
4. mailako orientazio bileran erakutsi zen aurkezpena (Martxoaren 20an)
3. mailako orientazio bileran erakutsi zen aurkezpena (Martxoaren 20an)
1. mailako Orientazio bilera (Martxoaren 19koa)
- mailako orientazio bileran erakutsi zen aurkezpena.
Atapuercako aztarnategiak ezagutzen. Iñaki Ochoa de Olza institutuko ikasleen bisita.
4.mailako Ibilbide zientifikoko ikasleek martxoak 16 ostiralean Atapuerkako CAREX (Centro de Arqueología Experimental) bisitatu zuten.
Bertako gida batek historiaurrekoek erabili zituzten tresnak nola fabrikatzen ziren, animaliak nola ehizatu eta sua nola pizten zuten erakutsi zigun .
Ondoren Gizateriaren Ondare diren Atapuercako aztarnategiak ezagutzera joan ginen. “Trinchera del ferrocarril” izeneko bidea zeharkatuz bertako aztarnategi esanguratsuenak ikusi genituen ( Sima del elefante, Galería eta Gran Dolina).
[slideshow_deploy id=’2569′]