Musika tresnak geletan

Martxoko bigarren astean Rodrigo Asensiok, teknologia irakasleak, aktibitate praktikoa eskaini egin du 1. DBHko ikasgeletan musika arloan. Organologia gaia lantzen ari garenez eta honekin lotuta, ikasleek musika tresna asko zuzenean  ezugutu dituzte. Aktibitatea bikain burutu egin da eta ikasleakoso pozik atera dira.

Informazio gehiago hemen.

 

 

 

 

Irudian Rodrigo muñeira bat jotzen ari da Galiziako gaita batekin.
Mahai gainean antzemanten dira txistu eta danbolin bat,
dilli kaval bat,
dultzaina batzuk, Nafarroako gaita bat eta hainbat 
tin whistle.

 

ORIENTAZIO BILERAK

Astelehena martxoaren 19an
3. DBH   16:30
4. DBH   17:30
Asteartea martxoaren 20an
6.  Primaria DOÑA MAYOR: 15:00
6. Lehen Hezkuntza EZKABA :1 5:30
6. Primaria DOÑA MAYOR (gurasoak): 17:00
6. Lehen Hezkuntza EZKABAko gurasoak: 18:00

NavarraBiomed institutuan

Ikertzaileen lana ezagutzen

Otsailak 23 ostiralean, Navarrabiomed Zentroko ikertzaile talde bat gure institutura bertaratu  zen 4. mailako ibilbide zientifikoko ikasleei ikerkuntzaren inguruko  hitzaldi informatiboa eta motibatzailea eskaintzera.

[slideshow_deploy id=’2393′]

Navarrabiomed, osasun arloko langileen ikerketa lana bultzatzen duen Nafarroako Gobernuko biomedikuntza ikerketa zentroa da.

Ikertzaileek zentroan garatzen ari diren ikerketa arloak eta proiektuak azaldu zizkiguten, esate baterako, lehen mailako arreta, gaixotasun infekziosoak, neurozientzia, onkologia, sistema handiko patologiak eta garapen berriak, buruko osasuna, zainketa epidemiologikoa eta herri-osasuna eta osasun-zerbitzuak:

http://www.navarrabiomed.es/es/actividad-cientifica/areas-de-investigacion

Horretaz gain, ikertzaile izateko beharrezkoak diren ezaugarriak adierazi zizkiguten, hau da, ikerkuntzan borondatea, esfortzua mantentzeko ahalmena  eta frustrazioari aurre egiten jakitea ezinbestekoak direla.

Hemendik ikertzaile taldeari eskerrak bidaltzen dizkiegu beraien eguneroko laborategiko lana eta esperientzia pertsonala  gugana hurbiltzeagatik.