“Las Bartolinas”: Boliviako emakume nekazariak Iñaki Ochoa de Olza institutuan

“Elkartasuneko eskolak” proiektuaren barruan etorri dira Boliviako hainbat emakume nekazari. “Las Bartolinas” du izena emakume nekazarien elkarteak, eta  emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna lortzeko borrokatzen dute. Landa eremuetan eta, batez ere, hezkuntzaren, osasunaren eta  garapenaren arloan lan egiten dute. Besteak beste, baratzea nola zaintzen duten eta Bolibian bizi duten egunerokotasunari buruz hitz egin digute. Azpimarratzekoa da ikaslegoaren parte hartze bikaina, bai galderak egiten bai beraien artean eztabaidatzen. Eskerrik asko “Bartolinak” eskeini diguzuen denborarengatik!

[slideshow_deploy id=’3527′]

Zer dira “Elkartasuneko eskolak”?

Programa honen helburua da Garapenerako Hezkuntzaren kalitatean eragina izatea unibertsitate aurreko hezkuntza formalean. Nafarroako ikastetxeei prestakuntzako, koordinazioko eta aholkularitzako proposamena eskaintzen zaie, GH abian jartzeko. Elkartasuneko Eskolen proiektuak bilatzen du pixkanaka GH curriculumean eta ikastetxeko hezkuntza proiektuan sartzea eta, orobat, elkarren artean eta ingurunearekin eragina izanen duten elkartasuneko eskolen sare bat sortzea.

 

Ikasle trukea Iñaki Ochoa de Olza / Schloss Neuhaus Gymnasium Paderborn

Gure institutuaren historia labur honetan, hirugarren ikasle trukea garatzen ari gara egun hauetan: Alemaniako Paderborngo Schloss Neuhaus Gymnasium-arekin, hain zuzen ere.

[slideshow_deploy id=’3301′]

Programa zabala dugu. Hona hemen:

Ostirala, urriaren 5a / Viernes, 5 de octubre / Freitag, 5. Oktober– Harrera institutoan / Recibimiento en el instituto / Empfang in der Schule.
– Familiak egokitu / Acogimiento de las familias / Familien Aufnahme.
– Afaria ikasle eta irakasleekin / Cena con alumnos/as y profesores/as / Abendessen mit Schülern und Lehrkraft.

Larunbata, urriaren 6a / Sábado, 6 de octubre / Samstag, 6. Oktober
– Jarduera Salting Iruña-n / Actividad en Salting Iruña / Aktivität in Salting Iruña.
– Familiekin / Con las familias / Mit den Familien.

Igandea, urriaren 7a / Viernes, 7 de octubre / Sonntag, 7. Oktober
– Familiekin / Con las familias / Mit den Familien.

Astelehena, urriaren 8a / Lunes 8 de octubre / Montag 8. Oktober
– Bisita gidatua Iruñeko Udaletxera / Visita guiada al Ayuntamiento de Pamplona /
Rathausführung.
– Gymkhana Iruñeko alde zaharrean barna Escape Bull aplikazioarekin / Gymkhana por el casco viejo de Pamplona con la aplicación Escape Bull / Gymkhana durch die Altstadt mit Escape Bull Applikation.
– Zezen plazara bisita / Visita a la plaza de toros / Stierkampfarena Besichtigung.
– Ikastetxera itzulera / Vuelta al instituto / Züruck in die Schule.

Asteartea, urriaren 9a / Martes 9 de octubre / Dienstag 9. Oktober
– Albaola Itsas Kultur Faktorian (Pasaia) bisita gidatua eta Donostiara ateraldia / Visita guiada en Albaola, La Factoría Marítima Vasca (Pasaia) y excursión a San Sebastián / Albaola, Baskische Seefabrik, mit Führung besichtigen und Ausflug in San Sebastián.

Asteazkena, urriaren 10a / Miércoloes, 10 de octubre / Mittwoch, 10. Oktober– Klaseetan parte hartu / Participación en las clases / Besuch im Gymnasium und an Unterricht teilnehmen.
– Bisita gidatua Iruñeko alde zaharrean barna eta aisialdia / Visita guiada por el casco antiguo de Pamplona y tiempo libre/ Altstadtführung in Pamplona und Freizeit.
– Arratsaldean, herri-kirolak (Antsoaingo Herri-Kirol taldearen eskutik) / Por la tarde, deporte rural (De la mano de Antsoaingo Herri-kirol Taldea) / Zu Abend, ländliche
Sportarten(Antsoaingo Herri-Kirol Taldea Sportverein) .

Osteguna, urriaren 11a / Jueves 11 de octubre / Donnerstag 11. Oktober– Euskara saioa (ikasleen eskutik) eta eskolak / Clase de euskara (de mano de los/as alumnos/as y clases / Die Schüler geben Baskischunterricht. Andere Usterrichte.
– Alemaniaruntz bueltan atera / Salida para Alemania / Abfahrt nach Deutschland.