Ikasturtean egindako lanak ikusgai biologia-geologiako blogean

Ikasturte honetan 1. DBH-ko ikasleek  biologiako laborategian hainbat praktika egiteko aukera izan dute: mikroskopioan eta lupan behaketak (tipularen zelulak, baratzeko makroornogabeak), arrainen disekzioa, urubiaren egagropilen azterketa, mineralen eta harrien behaketa.
Taldeko  proiektuak ere burutu dituzte emaitza bikainarekin: biomolekulen horma-irudia, zelularen maketa, ekosistemaren horma-irudia, Eguzki-Sistemaren maketa.

Egindako lanak biologia / geologia blogean ikusgai dituzue . Hona hemen linka: https://ioobiogeo.blogspot.com.es/

Luzaketa kajoia, made in IOO

Zuetako askok egin edo egin beharko dituzue luzaketa ariketak zuren bizkarraren eta giharren zalutasuna erakusteko. Horretarako Heziketa Fisikoko irakasleek tramankulu berezi xamarra behar zuten Erdi Aroko tortura-ziegetan erabiltzen zituztenak bezalakoa. Guk luzaketa-kajoia deitu diogu, baino izen beldurgarriagoa paratzea ere bazegoen.
[slideshow_deploy id=’2863′]
Teknologia irakasleekin bat eginda, plan makiabelikoa eraman zuten aurrera eta 3. PMAR eta 4.Ako ikasleak engainatuz eraiki zuten tortura instrumentu homologatua, Draft Sight tresna informatikoa erabilita.
Kalitata %100 IOO.

Iñaki Ochoa de Olzako ikasleek diseinaturiko lorategia Naturart-en ikus daiteke, Ziudadelan

‘Naturart’ ekimena Iruñeko udalaren apustua da Land Art eta Lorategi Iragankorren alde. Iñaki Ochoa de Olzako 2.PMAR-eko ikasleek eguzki sistema irudikatzea erabaki zuten. Irudiaren diseinua landu da, baita eskalen eta tamainen kalkulua ere. Lorategian azaltzen den irudiak 119 metro koadro ditu, eta gune horretan ikasleek beren ideia propioak garatu dituzte, betiere materia naturalak erabiliz.

Klik egizu argazkian album osoa ikusteko.

Natalia Peñalva, Balio Etikoen irakaslea, Espainiako txapelduna taldekako duatloi txapelketan

Natalia Peñalvak eta bere taldeak, Claveriagirls, lan bikaina egin zuten Espainiako Duatloi txapelketan, bai talde-erlojupeko frogan eta baita erreleboen modalitatean ere. Txapelketa apirilaren 21ean eta 22an izan zen Sorian eta hor Natalia elite mailan, goreneko mailan aritu zen. Urrezko domina, berriz, bigarren egunean lortu zuen open modalitatean.

[slideshow_deploy id=’2820′]