Iñaki Ochoa de Olza institutuko baratze joria

Pixkanaka-pixkanaka baratzea itxura hartzen ari da aurten ere. Horretan ari dira hainbat eta hainbat PMARko ikasle saiatu.
Udako belarrak eta barazki bakanak kendu, lurra landu eta ongarritu ondoren, udazkeneko baratzea martxan dago.
Litxuak, baratxuri freskoak, ilarrak, babak, azak, porruak… landatu eta erein ditugu. Orain neguko uztaren esperoan geratuko gara.

[slideshow_deploy id=’3433′]

Iñaki Ochoa de Olzako ikasleek diseinaturiko lorategia Naturart-en ikus daiteke, Ziudadelan

‘Naturart’ ekimena Iruñeko udalaren apustua da Land Art eta Lorategi Iragankorren alde. Iñaki Ochoa de Olzako 2.PMAR-eko ikasleek eguzki sistema irudikatzea erabaki zuten. Irudiaren diseinua landu da, baita eskalen eta tamainen kalkulua ere. Lorategian azaltzen den irudiak 119 metro koadro ditu, eta gune horretan ikasleek beren ideia propioak garatu dituzte, betiere materia naturalak erabiliz.

Klik egizu argazkian album osoa ikusteko.