Egiturak 1. DBHko teknologian

1.DBH teknologian EGITURAK gaia lantzerakoan egiten den proiektua duzue hau.

[slideshow_deploy id=’4367′]

Kasu honetan zubi bat, bere baldintzak hauek izanik:
Kartulina bakar bat erabili dezakete.
Kilogramo bat jasan behar dute gutxienez.
Hanken arteko distantzia 20 zentimetro eta altuera 15 zentimetro.
Itsasteko “barra pegamina” erabili behar dute.

Ikusten den bezala zubi gehienek uste zutena baino pisu gehiago jasaten dute. Hori guztia kartulinari forma egoki batzuk emanez lortu dute.

Desgaitasunari buruzko sentsibilizazio jardunaldiak

Azken bi aste hauetan Orientazio Departamentutik Desgaitasunari buruzko sentsibilizazio jardunaldiak egin ditugu. Heziketa Fisikoko sesioetan garatu ditugu 1.DBHko ikasleekin. Hor ikasi dugu ze nolako zailtasunak dituzten desgaitasunen batekin bizi behar duten ikasleek eta pertsonek. Lucíak, UCEko ikasleak, ikusmena murriztua duenez, ederki erakutsi zigun nola gidatu behar zen pertsona itsu bat aurkitzen dituen oztopoak gainditzeko. Geroxeago, denok probatu genuen berak esandakoa. Horrezaz gain,hitz egin ahal izan gabe komunikatzea zein zaila den barneratu genuen, eta zer nolakoa den taldetik bazter zaudelako sentsazioa. Azken finean, noraino baldintzatu gaitzakeen desgaitasun intelektualen bat izateak.
Mila esker UCEko ikasle guztiei klaseak horren ongi dinamizatzeagatik eta ekintza guztiak azaltzeagatik!
[slideshow_deploy id=’4292′]

Ekarri botikak Institutura: errefuxiatuentzat izanen dira!!!

Horretarako Iñaki Ochoa de Olzako institutoaren sarreran kutxa bat utzi dugu bai ikasleek, bai irakasleek eta baita familiek, nahi izanez gero, beraien aportazioa uzteko. Ostirala baino lehen ekarri behar dira!!!

-Haurren elikadura
-Candidiasis-en tratamendurako produktuak
-Eztarriko minarendako pilulak
-Onddoen tratamendurako produktuak
-Bitamina-konplexuak
-Bactroban-a (edo antzeko produktuak)
-Voltaren-a (edo antzeko produktuak)
-Clorhexidina (edo antzeko produktu)
-Arnidol-a (edo produktu antzak)
-Dosibakarreko gazur gatzduna
-Kolirio hezetzaile eta lasaigarriak
-Nutrizio-Gehigarriak

[slideshow_deploy id=’4227′]

NGE bateko eta Nafarroako DYA elkartearen eskutik martxan jarri da errefuxiatuekin elkartasuna sustatzeko jarduera bat, alde batetik botikak jasotzeko, eta bestetik elkartasuna eta konzientziazioa hedatzeko. Grezian errefuxiatuak laguntzen egon diren zenbait partaidek dinamika bat abiatu dute, eta horrela Iruñea, Madril eta Bartzelona bisitatuko dute ekintza hau zabaltzeko. Asmoa da, Iruñetik hasita, errefuxiatuak dauden Lesbos-eko irlara botikak eramatea, eta horretarako institutoaren sarreran kutxa bat utzi dugu bai ikasleak, bai irakasleak eta baita familiak, nahi izanez gero, beraien aportazioa uzteko. Beharrezkoak diren botikak, baimenduak direnak Greziara eramateko noski, zerrenda batean jarri ditugu sarreran dagoen kutxaren gainean, eta asmoa da zenbait gelarekin botikara joatea klase orduetan zenbait botika erostera. Horretaz gain, asmoa da ostiralean errefuxiatuak laguntzen egon diren partaide batzuk institutora etortzea hitzaldi bat ematera.

Jesus Urrak, IOOko irakasleak, pilotalekuetan arrakasta duen pilota sortu du

Jesuk Urrak, Iñaki Ochoa de Olzako irakasleak, ikerketa talde batean parte hartu du eta pilota berri bat sortu du palan aritzeko.
Sekulako arrakasta izaten ari da eta Nafarroako pilotaleku eta txapelketa gehienetan erabiltzen ari dira.
Izar bat dute pilotek eta horregatik “izar oneko pilotak” izenarekin ezagutzen dituzte.
Zorionak Jesús!

Navarra.cometik hartutako argazkia

Informazio gehiago hemen