[slideshow_deploy id=’4089′]
Bideoak asteburuan izanen dira ikusgai!!!
[slideshow_deploy id=’4089′]
Bideoak asteburuan izanen dira ikusgai!!!
[slideshow_deploy id=’3939′]
Olmo Calvo, Robert Bonet argazkilariak, Fotomovimiento eta Ekinklik kolektiboen argazkilari aktibistek, oker izendatua izan denaren “errefuxiatuen krisian”, Europako koordinazio eta elkartasun eza irudikatzen dute. Bilduma honen bitartez, Europar gotorlekuko eraikitzen ari den mugak erakusten ditu.
[slideshow_deploy id=’3732′]
“Mugak” erakusketa, milaka migratzaile, Serbia eta Hungariaren arteko mugatik eta Kroazia eta Eslobeniatik pasatzen, Europaren babesa lortzeko esperantzarekin egiten duten ibilaldia erakusten digu. Baina hasitako bidaia Lesbosera (Grezia) iristean, atsekabez onartu behar dute.
Ezin dugu eta ez dugu gure hegoaldeko muga ahaztu nahi. Isiltasun handipean, non ehunka migratzaile, Europar ametsa lortzeko prezio altuegia ordaintzen jarraitzen duten.
Erakusketa honen burugabekeria, irudiak hartu ziren momentuan (2016an) bezain egungoak direla da. Nahiz eta komunikabideek ahaztu…guk ezin dugu pertsona hauek, ametsetako mugarik gabeko kontinentean, abandonatuak utzi.
“Mugak” amaieragabeko istorio baten zati bat kontatzen du, babesa bilatzen dutenena,errefuxiatuak ez diren arren. Soilik ibili, soilik ihes egin.
Hortensia Serrano irakaslearen bitartez “Mugak” erakusketa martxan jarri da. Institutuko beheko solairuan dago.
Astelehenean, 9:30etik 10:30 arte 6. mailako ikasleek (eta heldu den urteko gure ikasleek) Mikel Belasko elkarrizketatuko dute eskolako irrati komunitarioan Radio Pation, García Galdeano eskolan garatzen ari diren proiektuan.
Gogoratu, bestalde, gure komunitateko kide guztiok liburua eskuratzeko aukera dugula, idazleak sinatuta, eta dendetan baino merkeago gainera. Aukera on bat eguberri hauetarako! Are hobea, oparian Raul Carrasco gure ikaslearen azken nobela ere sartzen baduzue: Odisea al Pasado.
Liburuaren idazleak Zuhaitz Zaharren Lagunen Elkartearekin batera lan egin zuen 2010eko Árboles Viejos y Árboles Singulares de Pamplona liburuaren prestaketan, hura liburu honen abiapuntua izanik.
Ikerketa hark agerian utzi zituen Txantreako zuhaitzen kalitatea, antzinatasuna eta historia eta hortik abiatu ziren Txantrean Auzolan aldizkarian argitaratutako berrogei artikuluak, orain Txantreako zuhaitz zaharrak eta bereziak liburu honetan bildutakoak, Txantrean Auzolan aldizkariaren XX. urteurrenaren ekimenen baitan. Informazio gehiago hemen.
Aste honetan biltzen hasi dira Iruñerriko liburutegietan sortu diren irakurketa-klubetan gure institutuko proiektuan beren izenak horretarako libreki eman dituzten 70 ikasle.
Gure ikasleek, eta Nafarroako gainerako guztiek, 700 osotara, erabakiko dute zein den 2017an gazteleraz argitaratutako nobela onena, hiru finalistetatik: “Una bala para el recuerdo”, Maite Carranzarena; “Lo del abuelo”, Anna Mansorena; eta “El Matarife”, Fernando Lalanarena.
Irakurketa-arloko tailerrak eta klubak erreminta garrantzitsuak izatera iritsi dira biztanleriarengan oro har irakurketa-ohiturak finkatzeko; gainera, nerabezaroan erreminta horiek garrantzi handiagoa izan dezakete. Irakurketa jakin bati buruzko iritziak partekatzen diren taldean parte hartzean, komunikatzeko trebetasunak lantzeaz gain, elkarrizketa, enpatia edo asertibitatea bezalako balioak ere sustatzen dira.
Blog bat sortu proiektuaren berri gaurkotua emateko. Jarraitu hemendik.
Joan den asteko ostiralean, azaroaren 30ean, erreportaje luzea argitaratu zen Diario de Navarran gure institutuan garatzen ari diren programa eta metologia berriei buruz.