‘Naturart’ ekimena Iruñeko udalaren apustua da Land Art eta Lorategi Iragankorren alde. Iñaki Ochoa de Olzako 2.PMAR-eko ikasleek eguzki sistema irudikatzea erabaki zuten. Irudiaren diseinua landu da, baita eskalen eta tamainen kalkulua ere. Lorategian azaltzen den irudiak 119 metro koadro ditu, eta gune horretan ikasleek beren ideia propioak garatu dituzte, betiere materia naturalak erabiliz.