2021-2022 IKASTURTEKO AURKEZPENAK

Irailaren 8an 2021-2022 ikasturteari hasiera emango diogu. Ikasleek bere taldeari esleitutako ordutegia baino 10 minutu lehenago joan beharko dute ikastetxera. Saio honetarako behar den materiala boligrafoa edo arkatza, koadernoa eta motxila izango da, etxean forratu beharko dituzten liburuak eraman ahal izateko.

Bekak berariazko hezkuntza laguntza behar duten ikasleentzako

Berariazko hezkuntza-laguntza behar duten ikasleentzako beken deialdia argitaratu da BOEn.

Eskaerak online inprimaki bat betez eginen dira. Hori osatzerakoan, pdf fitxategi bat sortzen da. Fitxategi hori inprimatu eta institutuan aurkeztu beharko da. Gainera, beste dokumenturen bat ere bete beharko da institutuan.

Aurkezteko epea irailaren 30ean bukatuko da.

Hemen klik eginda deialdiaren informazio guztia eskuratu dezakezue.