Ikasturtean egindako lanak ikusgai biologia-geologiako blogean

Ikasturte honetan 1. DBH-ko ikasleek  biologiako laborategian hainbat praktika egiteko aukera izan dute: mikroskopioan eta lupan behaketak (tipularen zelulak, baratzeko makroornogabeak), arrainen disekzioa, urubiaren egagropilen azterketa, mineralen eta harrien behaketa.
Taldeko  proiektuak ere burutu dituzte emaitza bikainarekin: biomolekulen horma-irudia, zelularen maketa, ekosistemaren horma-irudia, Eguzki-Sistemaren maketa.

Egindako lanak biologia / geologia blogean ikusgai dituzue . Hona hemen linka: https://ioobiogeo.blogspot.com.es/