Elurra, otsailaren 28an

Asteazken honetan, otsailak 28, elurra iragarrita dago eta 10 cm elur izan liteke institutuko bidean. Alerta laranja ezarrita dago Txantrean eta Antsoainen

Mesedez ongi jantzita etorri (eskularruak, mendiko oinetakoak, txanoa…) eta, badaezpada ere, ekarri aldatzeko arropa (galtzerdiak, galtzak, zapatak…)

[slideshow_deploy id=’2380′]

 

Patioa eraldatzen

Jadanik hilabete bat baino gehiago daramagu Patioaren eraldaketaren inguruan hausnartzen Plastika eta Ikus Hezkuntza ikasgaian, 3.mailako D, E, F eta G taldeak.


Dagoeneko, patioaren ikerketa eta diagnostikoa egin dugu eta Arte Garaikedeko zenbait artista aztertu ondoren, gure problematikari erantzun sortzaileak ematen hasi gara. Mila esker, Uharteko Arte Garaikedeko zentroari eta Leire Urbeltzeri A3 hezkuntza proiektuan parte hartzeko aukera emateagatik, Orekari estudioari gurekin lan egiteagatik eta Estudio Submarinari emandako ideiengatik.

Iñaki Ochoa de Olzako ikasleak Nafarroako Unibertsitate Publikoan

Ikasleek NUPeko Jerónimo Ayanz ikerketa institutuaren eraikina bisitatu zuten (Arrosadiako Campusean) eta Unibertsitateko lau ikerketa institutuen egoitzan burutzen den jarduera ezagutu zuten. Bertatik bertara bisitatu baitzituzten INAMATINARBEIS-FOOD eta ISC) lau ikerketa institutuen instalazioak.

Bere ibilbidean, ikasleek instalazioak ikusi eta proiektue batzuei buruzko azalpenak jaso zituzten: droneak, autogidatutako ibilgailuak edo biosentsoreak…
Hartarako Drones-eko laborategiak, Elektronika eta Sentsoreak bisitatu zituzten. Halaber, “Anteral” spin-offaren esperientzia ezagutu zuten. Enpresa honek diseinatzen eta fabrikatzen ditu sateliteetarako antenak eta aplikazio anizkunetarako radarrak. Ikertzaileek azaldu zieten askotan huts egiten duten proba asko egin beharra dagoela  desiratutako konponbidera heldu arte.

Berri osoa hemen irakur daiteke.

Iñaki Ochoa de Olza, institutu galaktikoa

Horrela da. Iruñeko Planetarioan landatutako eta diseinatutako Galaxiako Lorategian Iñaki Ochoa de Olza institutuak badu bere tokia Pertseo I nebulosan. Aise bilatu dezazuen institutuak landatu zuen Siriako Arrosa, hona hemen galaxian barna ez galtzeko argazkiak eta planoak. Haraino bertaratzen bazarete, ez lotsatu, egin selfie bat eta sarrera honetan paratuko dugu![slideshow_deploy id=’2333′]

Paueko Collège Pierre Emmanuel eta Iñaki Ochoa de Olza institutuen arteko harremanak aurrera doaz

Iñaki Ochoa de Olzako zuzendaritzakoak Pauera joan ziren Collège Pierre Emmanuel lizeoko irakasleekin biltzera urtarrilaren 12an.
Bi institutuen arteko harremanak onak dira eta sendotu egin dira egin den ikasle elkartrukaketarekin. Bileran hobekuntzak proposatu ziren bi aldeetatik.
Paueko eraikina zinez atsegina da eta elementu berritzaileak ditu, hala nola ikasgeletan dagoen erlaxatzeko tokia.
Pauetik maiatzean etorriko dira ikasketa-bidaia dela-eta eta gure ikastetxean bi egunean egonen dira.[slideshow_deploy id=’2318′]