Baratzean biltzen
Ekainean, Carmen eta Gorka irakasleekin, hainbat landare landatu egin ziren: tomateak, meloiak, sandiak, piperrak , pepinoak, kalabazinak eta piperminak.
Klaseak hastearekin batera, eta Ainhoa e Itziar irakasleek lagunduta, udako uzta bildu zen, meloiak eta tomateak batez ere.
Bestelako fruituietatik gutxixeago bildu zen: sandiak, piperrak , pepinoak, kalabazinak eta piperminak. Hori bai, bildu zen guztia kalitate bikainekoa izan zen.
Txantreako zuhaitz bereziei buruzko ikerketa
Urrian taldea batu egin zitzaion Iruñeko udalak antolaturiko Txantreako urteko zuhaitz maitatuena hautatzeko prozesuari. Horretarako kalera atera zen eta bertatik-bertara ikertu zituen gure auzoko sei zuhaitz berezienak.