Iñaki Otxoa de Olza Segin (Iruña, Nafarroa, 1967ko maiatzaren 29a – Annapurna, 2008ko maiatzaren 23a) eskaladako eta alpinismoko irakaslea eta mendi-gidaria zen. Guztira 15 zortzimilako igo zituen: 12 nagusi, 2 errepikapen eta bigarren mailako 1. Bakarrik Annapurna eta Kanchenjunga falta zitzaizkion munduko 14 zortzimilakoak igotzeko, 16 pertsona soilik lortu duten balentria; haien artean, bi euskalherritar: Juanito Oiarzabal eta Alberto Iñurrategi.
El Pais, Diario de Navarra, Diario de Noticias, Desnivel, Gure mendiak eta Revista Campo Base hedabideetan artikuluak idatzi ohi zuen, eta TVE 1ko Al filo de lo imposibleko 7 espediziotan parte hartu zuen.