HEZIGARRI Programa

Programaren helburu orokorra da porrotaren eta eskola-uzte goiztiarraren aurka borrokatzea eta ikasle guztien hezkuntza-inklusioa eta eskola-arrakasta bultzatzea. Ikastetxe bakoitzak Hezkuntza Sailarekin duen lankidetza-kontratu batean islatuko den hobekuntza-proiektu bat ezarriz eta gauzatuz. Kontratu horretan, ikastetxeak konpromisoa hartzen du ikasleen inklusioa eta eskola-arrakasta hobetzeko neurriak ezartzeko, eta administrazioak konpromisoa hartzen du prozesu horrekin batera aholkularitza eta prestakuntza emateko, eta, aldi berean, proiektua garatzeko behar diren baliabideak emateko.