Natalia Peñalvak eta bere taldeak, Claveriagirls, lan bikaina egin zuten Espainiako Duatloi txapelketan, bai talde-erlojupeko frogan eta baita erreleboen modalitatean ere. Txapelketa apirilaren 21ean eta 22an izan zen Sorian eta hor Natalia elite mailan, goreneko mailan aritu zen. Urrezko domina, berriz, bigarren egunean lortu zuen open modalitatean.
[slideshow_deploy id=’2820′]