Bikain atera da Lesbosko errefuxiatuentzako botikak biltzeko garatu dugun kanpaina azkarra! Iñaki Ochoa de Olza institutuan argazkian ikusten diren botikak biltzeaz gain, ikasleak inplikatu dira eta Juan Benitezen hitzaldian adi-adi egon ziren!
Mila esker guztiei!
[slideshow_deploy id=’4246′]
Etiketaren artxiboa: Errefuxiatuak
Ekarri botikak Institutura: errefuxiatuentzat izanen dira!!!
Horretarako Iñaki Ochoa de Olzako institutoaren sarreran kutxa bat utzi dugu bai ikasleek, bai irakasleek eta baita familiek, nahi izanez gero, beraien aportazioa uzteko. Ostirala baino lehen ekarri behar dira!!!
-Haurren elikadura
-Candidiasis-en tratamendurako produktuak
-Eztarriko minarendako pilulak
-Onddoen tratamendurako produktuak
-Bitamina-konplexuak
-Bactroban-a (edo antzeko produktuak)
-Voltaren-a (edo antzeko produktuak)
-Clorhexidina (edo antzeko produktu)
-Arnidol-a (edo produktu antzak)
-Dosibakarreko gazur gatzduna
-Kolirio hezetzaile eta lasaigarriak
-Nutrizio-Gehigarriak
[slideshow_deploy id=’4227′]
NGE bateko eta Nafarroako DYA elkartearen eskutik martxan jarri da errefuxiatuekin elkartasuna sustatzeko jarduera bat, alde batetik botikak jasotzeko, eta bestetik elkartasuna eta konzientziazioa hedatzeko. Grezian errefuxiatuak laguntzen egon diren zenbait partaidek dinamika bat abiatu dute, eta horrela Iruñea, Madril eta Bartzelona bisitatuko dute ekintza hau zabaltzeko. Asmoa da, Iruñetik hasita, errefuxiatuak dauden Lesbos-eko irlara botikak eramatea, eta horretarako institutoaren sarreran kutxa bat utzi dugu bai ikasleak, bai irakasleak eta baita familiak, nahi izanez gero, beraien aportazioa uzteko. Beharrezkoak diren botikak, baimenduak direnak Greziara eramateko noski, zerrenda batean jarri ditugu sarreran dagoen kutxaren gainean, eta asmoa da zenbait gelarekin botikara joatea klase orduetan zenbait botika erostera. Horretaz gain, asmoa da ostiralean errefuxiatuak laguntzen egon diren partaide batzuk institutora etortzea hitzaldi bat ematera.