Azken bi aste hauetan Orientazio Departamentutik Desgaitasunari buruzko sentsibilizazio jardunaldiak egin ditugu. Heziketa Fisikoko sesioetan garatu ditugu 1.DBHko ikasleekin. Hor ikasi dugu ze nolako zailtasunak dituzten desgaitasunen batekin bizi behar duten ikasleek eta pertsonek. Lucíak, UCEko ikasleak, ikusmena murriztua duenez, ederki erakutsi zigun nola gidatu behar zen pertsona itsu bat aurkitzen dituen oztopoak gainditzeko. Geroxeago, denok probatu genuen berak esandakoa. Horrezaz gain,hitz egin ahal izan gabe komunikatzea zein zaila den barneratu genuen, eta zer nolakoa den taldetik bazter zaudelako sentsazioa. Azken finean, noraino baldintzatu gaitzakeen desgaitasun intelektualen bat izateak.
Mila esker UCEko ikasle guztiei klaseak horren ongi dinamizatzeagatik eta ekintza guztiak azaltzeagatik!
[slideshow_deploy id=’4292′]
Desgaitasunari buruzko sentsibilizazio jardunaldiak
Erantzun