Hezkuntza Bereziko Bekak eta Hezkuntza Laguntzako Berariazko Premiak dituzten ikasleentzako Laguntzak.

Urtarrilaren 12ko NAOn argitaratu da 556/2022 Ebazpena, zeinaren bidez onesten baita hezkuntza bereziko beken eta hezkuntza laguntzako berariazko premiak dituzten ikasleentzako laguntzen deialdia 2021-2022 ikasturterako.

Hauek eskatzeko epea irekita egongo da 2022ko urtarrilaren 13tik otsailaren 9ra arte.

Dagokien informazioa esteka honetan aurkitu daiteke:

Hezkuntza Bereziko Bekak eta Laguntzak.

Familiek tramitazio telematikoa, informazioa eta beharrezkoa den dokumentazioa atxikituta doan aplikazioan eskura aurki dezakete.

Tramitazio telematikoa

ARRETA EZ PRESENTZIALAREN PROTOKOLOAN ALDAKETAK

FAMILIAK:

  • Gurasoek tutoreei emailez jakinaraziko diete ikaslearen konfinamendua. Horretaz gain, aipatuko diote zergatik dagoen konfinatuta (positiboa den edo harreman estua den) eta zein egunetan bueltatuko den (osasun-zentroan emandako informazioa).

IKASLEAK:

  • Konfinaturiko ikaslea webgunean publikaturik dauden arreta ez presentzialerako taulak egunez egun begiratu beharko ditu.
  • Osasunez ongi egonez gero, ohiko ordutegia jarraituz (8: 30-14: 30) agindutako lana egin beharko du. Ikasgai batzuetan irakasleek horrela adierazi baldin badiete, MEETen bidez konektatu beharko dira.
  • ARRETA EZ PRESENTZIALERAKO TAULA