Uxua Azpiroz, «Vicente Ferrer» Garapenerako Heziketako Nazio-Saria

Uxua Azpiroz gure lankidea, Balore Etikoko irakaslea D ereduan, «Vicente Ferrer» Garapenerako Heziketako Nazio-Saria lortu du 2018/2019 ikasturtean burututako  IOO%2030 proiektuagatik.

Garapenerako Nazioarteko Lankidetzaren Espainiako Agentziak (GNLEA) deitutako eta Hezkuntza eta Lanbide Heziketako Ministerioak batera kudeatutako sariak, ikastetxe publikoetako hezkuntza-praktikak aintzatesten ditu. Praktika horien helburuak dira; hala nola, sentsibilizatzea, kontzientziatzea, espiritu kritikoa garatzea eta ikasleen parte-hartze aktiboa sustatzea herritartasun global eta solidarioa lortzeko, pobrezia eta horren kausak desagerrarazteko konpromisoa duena, baita giza garapena eta garapen jasangarria ere.

2019ko azaroaren 5etik 13ra (bitartean), Uxuak Jordanian egingo den prestakuntza- eta truke-mintegi batean parte hartuko du. Mintegi horretan, gainera, Espainiako Lankidetzak garatutako proiektuak ezagutu ahal izango ditu.

ZORIONAK, Uxua, merezitako sari honengatik!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.