Aurten Bestelako argiak erakustaldiak gazteentzako bertsio bat izango du. Oskar Alegría zinemagileak zuzendutako lantegian Iñaki Ochoa de Olza institutuko 8 gaztek irudiak grabatu eta Txantrean barna proiektatuko dituzte.
Abenduaren 21etik 29ra, Oskar Alegría zinemagileak zinema iraungikorreko lantegi bat zuzenduko du, xede hartuta kaleko zinema eramangarri eta bat-batekoa sortzea.
Txantrean izango da, 14 eta 18 urte bitarteko gazteekin, zeinek bizileku dituzten kaleetan bertan pelikulak sortuko baitituzte, gero auzotik gertu ustekabean topatutako pantailetan proiektatzeko: horma zuri batean, esekitako izara batean, zaldi baten bizkarrean, hutsik dagoen publizitate-hesi batean zein kamioi baten olanan. Sorkuntza horiek abenduaren 30ean proiektatuko dira, larunbatarekin.
Informazio gehiago hemen (Iruñeko udala) eta hemen (Pamplona Actual)