Ikasturtea irailaren 5an hasiko da eta egun horretan harrera honela egingo da:
- Ordutegia:
- 1º ESO/DBH ikasleak: 8:45ean
- 2º ESO/DBH ikasleak: 9:45ean
- 3º ESO/DBH ikasleak: 10:45ean
- 4º ESO/DBH ikasleak: 11:45ean
- Talde bakoitzeko tutorea, ikasleen zerrendarekin, jolastokian egongo da haien zain. Momentuan jakinaraziko zaie, zein talde egokitu zaien.
- Taldekatzea egin bezain laster, gimnasiora sartuko dira liburuak jasotzera.
- Gero, gelara joango dira eta tutorearekin 2 ordu emango dituzte, gutxi gorabehera.
- Boligrafoa eta koadernoa ekarri behar dute, baita motxila ere etxean forratu behar dituzten liburuak eramateko.