KASU! Baimena bidaltzeko azken eguna otsailaren 22a da. Gainera, baimen orriaz gain, ikaslearen datu pertsonalei buruzko galdetegia ere bidali behar da eta hori duzue Baimenaren PDFaren 2. eta 4. orrialdeetan!!!
Programaren helburua da komunikazio gaitasunak handitzea, bereziki elkarreragin
linguistikoa eta ahozko ulermena eta adierazpena, erabileraren testuinguru naturaleko
jardueren bitartez. Ikasleei aukera eskaini nahi zaie euskaraz mintzatzeko, ikasgelatik
kanpo hizkuntza erabiltzeko aukera emanez, jatorrizko hiztunekin, testuinguru
naturaletan, haien motibazioa eta ahozko jarioa indartzeko. Programako beste helburu
batzuk honako hauek dira: ikasleei bestelako hizkuntza estrategia eta baliabideak
ematea, bizikidetza sustatzea, autonomia pertsonala hobetzea, geure kultura
ezagutzea, natura zaintzea, etab.
Egonaldiak 3 egunekoak izanen dira.
Jaitsi familiek sinatu beharreko baimena!!!
Egonaldietako programa hizkuntza jardueraz osatuta dago, eta bi ardatz nagusiren
araberakoak dira: 1) ikaskuntza kooperatiboko dinamiketan oinarritutako
mintzapraktika trinkoa eta 2) elkarrekintzazko praktika, bisita eta jarduera kulturaletan.
Egunak: apirilaren 3etik 5era
Beharrezko ekipajea eta materiala
- Ikaslearen osasun txartela (GARRANTZITSUA!!)
- Lo zakua
- Pijama
- Toalla eta eskuoihal txikia
- Txankletak
- Nezeserra
- Mendiko botak
- Oinetako erosoak
- Xira
- Berokia
- Linterna
- Arropa erosoa (txandala barne, jertsea, mauka luzeko kamisetaren bat eta praka motzen bat)
- Mudak
- Bixera edo txanoa
- Txangoetarako motxila txikia eta kantinplora
- Eguzkitako krema
OHARRA: gurasoek edo tutoreek zuen seme-alabekin batera ekipajea prestatzea aholkatzen da eta soilik beharrezkoa dena ekartzea.