Institutuko patioan klase praktikoak eta teorikoak egin ondoren, bigarren faseari ekin diote gure ikasleek eta Txantreako eta Antsoaingo kaleetan barna abiatu dira ikasteko zer egin behar den eta zer ez segurtasun osoz bizikletan zirkulatzeko.
[slideshow_deploy id=’3507′]
Begiraleak oso fin ibili dira eta, nahiz eta autoen artean ibili diren, eta ikasleen seguritatea erabat bermatua egon da kanpona ibili diren 3 orduetan. Tarte horretan auzoko puntu beltzak ezagutu dituzte, bizikleta bidean eta errepidean zirkulatzeko arauak ikasi dituzte eta baita bizikleta nola utzi behar den paretaren kontra eta nola kateatu behar den.
Zorionak 1go eta 2. mailako ikasleei eta lanean aritu diren profesionalei.