Oinarrizko Lanbide Heziketan izena ematea

2018-2019 ikasturteko eskaintza.   HEMEN INFORMAZIO OSOA.

Epea

Eskabideak aurkezteko epea hemendik gutxira irekiko da.
2018 maiatzaren 28tik Ekainaren 1era – 14 orduak arte

Norentzat

  • Hamabost, hamasei edo hamazazpi urte betetzea kurtsoaren urte naturalean.
  • DBHko hirugarren maila egin izana edo, salbuespenez, DBHko bigarren maila.
  • Irakasle-taldeak gurasoei edo legezko tutoreei OLHko ziklo batean sartzea proposatu izana.Garrantzitsua:

OLHko ikaspostua eskatu ahal izateko ezinbesteko da ziklo hauek arautzen dituen araudian seinalatutako izen-emate-prozedura jarraitzea.

Argibide gehiago

2018-2019 ikasturteko eskaintza

  • Inskribatzeko eskabide bakarra aurkeztu behar duzu, lehenik aukeratutako zikloa ematen duen ikastetxean.
  • Gehienez ere 6 aukera adierazi beharko dituzu, lehentasunaren ordenan.
  • Izena emateko eskabidean OLHko zikloak baizik ez dira adieraziko, edo OLHko zikloak eta Lanbide Lantegiak, betiere bi irakaskuntzetan sartzeko baldintzak betez gero.

Ikastetxetan lantzeko dokumentazioa:

(Prozedura hau ikaslea matrikulatuta dagoen ikastetxean egin behar da).

  • 1. Eranskina – Irakasle taldearen prosamen txostena – gaztelera / euskara
  • 2. Eranskina – Aholku orientatzailea – gaztelera / euskara
  • 3. Eranskina – Guraso edo legezko tutoreentzako informazioa – gaztelera / euskara
  • 4. Eranskina – Oinarrizko lanbide heziketan inskribatzeko azken proposamena – gaztelera / euskara

Dokumentazioa

Lehenik aukeratutako zikloa ematen duen ikastetxean aurkeztu behar da:
  • Eskaera orria
  • NANaren, AIZren, pasaportearen edo baliokidearen fotokopia.

2018ko ekainaren 29ko 14 orduak baino lehen, derrigorrez aurkeztu behar da onarpenaren prozeduran jarraitu ahal izateko.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.