Iñaki Ochoa de Olza institutuko ikasleak Txantrean Auzolan aldizkariko kolaboratzaile bilakatuko zaizkizu abendutik aurrera.
Hilero hango behatoki meteorologikoan bildutako datu garrantzitsuenak hurbilduko dizkigute (tenperatura maximo eta minimoak, euri kopurua…) eta baratzean egindako eta egin beharreko lanen berri ere emanen digute, ziurrenik Txantreako baratzezainek biziki estimatuko dituzten aholkuak emanez.