Sartu eta Sortu

Urriaren 29an, joan den asteko ostegunean, Ibai Osinaga sortzaileak, kantariak eta musikari gazteak bi lansaio eskaini zizkigun DBH1en, Iruñeko Udalak antolatu duen Sartu eta Sortu ekimenaren barruan. Kike Diez de Ulzurrunek aurkezpen lanak egin zituen eta Ibai Osinagak bere sorkuntza lanaren berri eman zigun, kanturen bat edo beste eman zuen, erakutsi zigun nola baliatzen duen ordenagailua musika konposatzeko, eta ikasleek nahi beste galdera egiteko parada izan zuten.

Lehen maialako ikasleak Sartu eta Sortu jardueran