IOOko patioa eraldatzen: ideiak eta proposamenak

Marta Eliaren bultzadaz IOOko ikasleek patioari buruzko beren ideiak paratu dituzte arkupeko paretetan. Patioak aldatzen ari dira Nafarroan, futboleko erresumatik bestelako ekintzetarako prestatzeko bidean.
Ikasleek eta Martak egoera aztertu dute eta ideia bikainak proposatu dituzte. Ezagut itzazu irudi hauetan!
Falta zaigun bakarra: baliabide ekonomikoak dira.

[slideshow_deploy id=’2739′]

Txoriei eraztunak paratzen

Martxoaren 21ean 1go mailako G-A ereduko ikasleak txoriei eraztuntzera joan ziren. Hasteko, hegaztiak identifikatzen ikasi zuten eta horietako hainbat sareen bidez harrapatu zituzten. Pisatu eta neurtu eta markatu ondoren eraztun bana ezarri zieten. Azkenik askatu egin zituzten. Ekainaren 1ean 1go mailako D eredukoak joanen dira.

[slideshow_deploy id=’2700′]