COVID-19 KONTINGENTZIA PLANA

SARRERA

Hezkuntza Sailak emandako “2020-21 ikasturterako aurrez aurreko hezkuntza-jarduera garatzeko prebentzio- eta antolaketa-protokoloan” lau egoera aurreikusten dira Covid-19 pandemiaren bilakaeraren arabera.

  • 1. egoera: normaltasun berria.
  • 2. egoera: koronabirus-agerraldia.
  • 3.egoera: hezkuntza-jarduera ez-presentziala indartzea eskatzen duen koronabirus-agerraldiaren larritasuna.
  • 4. egoera: ikastetxea erabat ixtea.

2., 3. eta 4. egoeretara igaroko da osasun-agintariek hala erabakitzen dutenean. Pandemiaren bilakaera dela eta, osasun-agintariek gidalerro desberdinak ezarriko balituzte, egoera berrira egokitu beharko lirateke eta berriz definitu beharko lirateke.

Familiekin sor daitezkeen zalantzak argitzeko komunikazio-kanala institutuaren webgunean aktibatuta egongo da irailaren 1etik aurrera.

PANDEMIARA EGOKITUTAKO ESKOLA-ANTOLAKETA

OHAR OROKORRAK

Frogatuta dago edozein patogeno kontrolatzeko funtsezko bi alderdi hartu behar direla kontuan:

  • Espazioak eta pertsonen fluxua antolatzea.
  • Higiene-neurriak.

Horregatik, blokeatu daitezkeen sektoreen sistema ezarriko da, pertsonak eta okupatzen duten espazioa zonifikatzeko. Blokeo mailak (osoa, partziala edo existitzen ez dena) egoera epidemiologikoaren arabera erabakiko dira, eta osasun-agintariek markatuko dituzte.

Sektore blokeagarrien sistema

Bost sektore zehaztu dira:

1. zonaldea: beheko solairua. Ikasgelak: 2A, 2B, 3D, 3E, 3F, 3G eta IEHP.

2. zonaldea: lehen solairuko eskuinaldeko aldea. Ikasgelak: 3A, 3B, 3C.

3. zonaldea: lehen solairuko ezkerraldeko aldea. Ikasgelak: 4A, 4B, 4D, 4E, 4F.

4. zonaldea: bigarren solairuko eskuinaldeko aldea. Ikasgelak: 1A, 1B, 1C, 1D, 1E, 1F eta  CBU.

5. zonaldea: bigarren solairuko ezkerraldeko aldea. 2D, 2E, 2F, 2G, 2H.

Zonalde bakoitzak honako hauek ditu esleituta:

  • Institutura eta patiora sartzeko ateak.
  • Institutura eta patiora sartzeko eta irteteko orduak.
  • Atsedenaldian patioa erabiltzeko eremuak.
  • Komunak.
  • Banaketa-gelak eta ikasgela espezifikoak, joan-etorriekin.

Patioko eta Institutuaren barruko plano erantsietan jasotzen da informazio guztia.

Sektore blokeagarrien funtzionamendua

  • Ahalik eta jende gutxien ibili behar da sektoreen artean eta sektore bakoitzaren barruan.
  • Eremu komunak (sarrera, korridoreak, eskailerak, etab.) mailaka erabiliko dira, pilaketak saihesteko.

EGOERAK UNEAN UNEKO OSASUN-ERREALITATEAREN ARABERA SAILKATZEA

1. egoera: “Normaltasun berria” . Kutsatzeko arriskua txiki xamarra da eta fokuak kontrolatzeko gaitasuna, berriz, handia.

  • Egoera honetan arreta presentziala bermatuko da ikastetxean, ikasle guztientzat, eskola-egun guztietan.
  • 1,5 metroko tartea gordetzea zaila denez, pertsona guztiek maskara erabili beharko dute eskola-aldi osoan (ikus II. eranskina: “Maskara erabiltzea”).
  •  Nahitaezko higiene-neurri hauek beteko dira:
  • Eskuak egunero eta lehen orduan garbitzea gelan, hormako gel hidroalkoholikoaren banagailuak erabiliz.
  • Eskuak garbitzea gela berri batera sartzean, gel hidroalkoholikoa erabiliz. Komenigarria izango litzateke ikasle bakoitzak bere gel-ontzitxoa ekartzea, zeregin hori erraztuko bailuke.
  • Eskuak garbitzea komuna erabili aurretik eta ondoren.
  • Erreferentzia-geletan: mahaia eta aulkia garbitzea (ikasle bakoitzak berea), egunero, lehen orduan. Horretarako, ikasgelan horretarako dauden desinfektante-potoak eta paper-bilkariak erabiliko dira.
  • Banaketa-geletan eta gela espezifikoetan: mahaia eta aulkia garbitzea (ikasle bakoitzak berea), iristen direnean eta gela uzten dutenean. Neurri hori hartuko da, halaber, ikasleak berea ez den gela arrunt bat erabili behar duenean. Kasu horietan, leku zehatz bat esleituko zaio eta ikasturte osorako mantendu beharko du.
  • Ikasleek ohiko material pedagogikoa garbituko dute (lantegietako materiala, laborategiak, plastika, etab.), irakasleak adierazitakoaren arabera.

Ikasleek behar adina denbora izango dute garbiketa-lan horiek egiteko.

  • Sarrera eta irteera mailakatuak, bai Institutura bai patiora. Sartzeko ateak eta ordutegiak esleituta egongo dira.
  • Institutuko sarrera: bost minuturo txirrina entzungo da (8:20an, 8:25ean eta 8:30ean). 8:20an 4 eta 5 sektoreak sartuko dira. 8:25ean 2. eta 3. sektoreak sartuko dira eta, azkenik, 8:30ean 1. sektorea sartuko da. Sektore bakoitza bere atetik sartuko da. Oso garrantzitsua da institutura garaiz iristea. Irakasleek gelan itxarongo diete ikasleei, eta eskuak garbitzeko eta mahaiak garbitzeko behar duten denbora emango diete.
  • Institutuko irteera: bost minuturo txirrina entzungo da (14:20an, 14:25ean eta 14:30ean). 14:20ean 4 eta 5 sektoreak irtengo dira. 14:25ean 2 eta 3 sektoreak aterako dira. 8: 30ean 1. sektorea aterako da. Sektore bakoitza bere atetik aterako da.
  • Patiorako irteera: bost minuturo txirrina entzungo da (11:10ean, 11:15ean eta 11:20an). 11:10ean 4 eta 5 sektoreak aterako dira. 11:15ean 2 eta 3 sektoreak irtengo dira eta, azkenik, 11:20: irtengo da 1. sektorea. Sektore bakoitza bere atetik aterako da.
  • Sarrera patiotik ikastetxera: bost minuturo txirrina entzungo da (11:40an, 11:45ean eta 11:50ean). 11:40ean 4 eta 5 sektoreak sartuko dira. 11:45ean 2. eta 3. sektoreak sartuko dira. Azkenik, 11:50ean irtengo da 1. sektorea. Sektore bakoitza bere atetik aterako da.

Oso garrantzitsua da maskara erabiltzea institutura sartzen den unetik, joan-etorrien seinaleak jarraitzea eta pertsonen arteko distantzia gordetzea sarbidean, pilaketak saihestuz.

  • Institutura joateko bizikleta erabiltzea debekatuta dago, 1,5 km edo gehiagoko distantziara bizi diren eta ikastetxera beste garraiobide batean joaterik ez duten ikasleentzat izan ezik.
  • Barneko joan-etorriak seinaleztatuta daude. Pasabideetan eta eskaileretan zirkulazioaren noranzkoa adierazten da, beti eskuinerantz izango dena. Helmuga dugun ikasgelara iristeko pasabidea gurutzatu behar dugunean eta, beraz, desplazamenduaren noranzkoa bete behar ez dugunean, seinaleztatutako noranzkoan mugitzen ari diren pertsonak errespetatu beharko ditugu eta hauek pasa arte itxaron beharko dugu. Horrela, pertsonen arteko gutxieneko distantzia bermatuko dugu eta pilaketak saihestuko ditugu.
  • Ikasleek beren sektoreari esleitutako komunak erabiliko dituzte. Solairu bakoitzean zaintzako irakasle bat egongo da, eta hura arduratuko da komunetarako sarbidea zaintzeaz. Oso garrantzitsua da eskuak garbitzea komuna erabili aurretik eta ondoren, horretarako xaboia eta eskuetako papera erabiliz.
  • Hezkuntza Sailaren protokoloaren arabera ezin izango dira itxitako pixatokiak erabili. Bitik bat itxiko da, tarteka, erabiltzaileak hurbil egon ez daitezen.
  • Ikasgeletako zoruan seinaleztatuta egongo dira idazmahaien kokalekuak, ikasleen artean ahalik eta pertsona-arteko distantzia handiena bermatzeko.
  • Gela arruntetan ikasle bakoitzari esleitutako mahaiak eta aulkiak. Horretarako, ikasleen izenak idatziko diren eranskailuak erabiliko dira. Gela arrunt bateko mahai eta aulki bat ikasle batek baino gehiagok erabiltzen dutenean ere (bikoizketak, hautazkoak, etab.), lekuak esleituko dira, eta eranskailuetan leku bera erabiltzen duten ikasleen izenak idatziko dira. Leku horiek ikasturte osoan gordeko dira.
  • Informatika-gelan, ekipo informatikoen artean jarritako manparen bidezko segurtasun-neurriak errespetatuko dira. Pertsonen arteko hesi gisa erabiliko dira.
  • Irakasleek bakarrik ireki edo itxi ahal izango dituzte ateak eta leihoak, eta ez ikasleek. Etxeetatik gai hori azpimarratzea eskatzen da, bai eta ateetako, pasabideetako eta eskaileretako elementuak ez ukitzea ere (heldulekuak, eskudelak, barroteak, hormak, etab.).
  • Ahal den neurrian, ikasgeletako eta komunetako ateak irekita egongo dira. Irakasleek itxiko dituzte, heldulekuekiko kontaktua ahalik eta txikiena izan dadin.
  • Gelak une hauetan aireztatuko dira: Ikasleak iritsi baino 10-15 minutu lehenago, eskolen artean, atsedenaldian eta lanaldia amaitzean.
  • Banaketa-gela edo gela espezifiko batera jo behar ez badute, ikasleak ezingo dira beren geletatik irten klase-aldaketetan. Kasu horretan, lekualdatzea nondik egin behar duten adieraziko zaie.
  • Ikasleek beren lan-materiala izan beharko dute, ikasleen artean material hori trukatzea saihesteko.
  • Gorputz Hezkuntza duten egunetan, ikasleek arropa egokia jantzita etorri beharko dute etxetik, ezin izango baita aldagelarik erabili.
  • Jolasaldietan, ikasleak patioan zonaldeka banatuko dira, patioko seinaleen arabera. Ikusi erantsitako planoa.
  • Atsedenaldian ere maskara erabili beharko da, hamaiketakoa hartzen ari direnean izan ezik. Azken kasu horretan, segurtasun-distantzia mantenduko da.
  • Jolas-garaian, debekatuta dago ukipen- eta baloi-jokoak egitea, bai eta objektuak trukatzea edo gehiegizko ariketa fisikoa egitea dakartenak ere.
  • Baldintza klimatologikoek kanpoko patiora sartzen uzten ez badute, ikasleak bere gelan egongo dira, egon diren azken irakaslearen zaintzapean. Kasu horretan, gela aireztatuta eduki behar da.
  • Gurasoei edo legezko arduradunei aldez aurretik hitzordua eskatuta emango zaie arreta.

2. egoera: egoera horretara igaroko da osasun-agintariek hala ezartzen dutenean, eta sektoreen blokeo indartua abiaraziko da.

  • Antolaketa 1. egoeraren berdina izango da, eta honako alderdi hauek gehituko dira:
  • Debekatuta dago gela espezifikoak erabiltzea; irakasle espezialistak taldeko gelara joango dira.
  • Banaketa-gelak erabiltzeko, 1. egoeran ezarritako higiene-, desinfekzio- eta aireztapen-protokoloa aplikatuko da.
  • Ikasleek nahitaez izan beharko dute beren lan-materiala, eta debekatuta egongo da material hori trukatzea. Ikasleren batek beharrezko materiala ez badu, ezingo du jarduera egin.
  • 2. egoeran familiekin egingo diren bilerak telefonoz edo telematikoki egingo dira lehentasunez.

3. egoera: egoera horretara igaroko da osasun-agintariek hala ezartzen dutenean, eta orduan planteatuko da ikastetxeen erabateko itxieraren alternatiba gisa, sektoreak erabat blokeatuz.

  • Ikasleek irailean jasoko dute tresna digitalak erabiltzeko prestakuntza.
  • Ordutegia 1. eta 2. egoeretako bera izango da.
  • Antolaketan irakaskuntza presentziala eta online bidezkoa txandakatuko dira. Osasun-agintariek ematen dituzten jarraibideen arabera, irakaskuntza presentzialaren pisua eta txandak antolatu beharra aldatu eginen dira.
  • Ekipo informatikoen hornidura eskura izatea bermatuko zaie behar duten ikasle guztiei.
  • 3. egoeran familiekin egingo diren bilerak telefonoz edo telematikoki egingo dira.

4. egoera: ikastetxeak erabat itxita.

  • Ordutegia 1., 2. eta 3.egoeretako bera izango da.
  • Agintariek ikastetxeak erabat ixtea agintzen badute, bertan behera geratuko da irakaskuntza presentziala eta online bidezko irakaskuntza baino ez da egongo.
  • Agertoki horretan ikastetxeen, ikasleen eta familien artean komunikaziorik onena lortzeko, ikastetxeak Arreta Digital Ez Presentzialeko Plan bat izango du.
  • 4. egoeran familiekin egingo diren bilerak telefonoz edo telematikoki egingo dira.

ERANSKINAK

I.- JOKABIDEA COVID-19 KASU BATEN AURREAN

II.- MASKARAREN ERABILERA

III.- IKASTETXEKO PLANOA SEKTOREKA

IV.- PATIOKO PLANOA SEKTOREKA EDO ZONALDEKA

IKASTETXEAK HAINBAT NEURRI ADIERAZTEN DITUZTEN KARTELAK DITU

I. ERANSKINA- JOKABIDEA COVID-19 KASU BATEN AURREAN

  • Ikastetxeko ikasleren edo langileren batengan COVID-19aren sintometako bat detektatzen bada (eztul lehorra, sukarraldia, eztarriko mina, nekea. Kasuren batean usaimena eta dastamena gutxitzen da, hotzikarak, eztarriko mina, giharretako mina, buruko mina, unadura orokorra, beherakoa edo gonbitoak ere ager daitezke), ez dira ikastetxera etorriko.
  • Ez dira ikastetxera etorriko COVID-19aren diagnostikoagatik isolamenduan dauden pertsonak edo etxeko berrogeialdian dauden pertsonak, COVID-19aren sintomak edo diagnostikoak dituzten pertsonekin harreman estua izan dutelako.
  • Ikastetxeko ikasle edo langile bat sintomekin hasten denean, edo ikastetxeko langileek hala sumatzen dutenean ikastetxeko lanaldian, pertsona hori espazio bakandu batera eraman behar da. Maskara kirurgiko bat emanen zaio ikasle edo pertsona horri eta beste bat gurasoak edo tutoreak etorri arte hura zainduko duen pertsona helduari. Aldez aurretik aukeratutako banakako erabilerako gela batera eramanen da pertsona hori; aireztapen egokia izan behar du, eta pedala duen zakarrontzia, han botatzeko bota beharreko maskara etamukizapiak. Familiari jakinaraziko zaio beren osasun-zentroarekin kontaktatu behar dutela, edo Nafarroako Foru Komunitateko erreferentziazko telefonoarekin (948 290 290) haren kasua ebaluatu dezaten.
  • Tenperatura hartuko zaie gela espezifiko horretara bideratu diren pertsonei.
  • Ikusten bada sintomekin hasi den pertsona egoera larrian dagoela, edo arnas egiteko zailtasuna duela, 112ra deitu behar da.
  • Ikaslea ezin izanen da ikastetxera itzuli dagozkion medikuek alta eman arte. Ziurtagiria ekarri beharko du.

II. ERANSKINA- MASKARAREN ERABILERA

Arau orokorrak

  • Maskara erabiltzea pertsona arteko 1,5 metroko tartea gorde ezin denean.
  •  Biztanleria osasuntsuarentzat egokiena da maskara higienikoa erabiltzea, eta, ahal den guztietan, maskara berrerabilgarria.

Maskara jartzeko eta kentzeko jarraibideak

  • Maskara azal hutsaren gainean jartzea gomendatzen da (azala ukitzen duen tarteko ilerik gabe, eta, zenbaitentzat, bizarrik gabeko azalean), eta pausu hauek errespetatzea:
  1. Eskuak garbitzeko ura eta xaboia erabiltzea edo igurztea soluzio hidroalkoholikoarekin, maskara manipulatu aurretik.
  1. Identifikatzea zein den maskararen goialdea.
  1. Maskara nola jarri:

1º. Jarri maskara aurpegian eta sudur-pintza egokitu sudurrean

2º. Maskarari kanpoaldetik heldu eta buruko lokarria pasa, edo atzean lotu, belarrien bi aldeetan, elkar gurutzatu gabe.

3º. Maskararen beheko aldea jaitsi kokotseraino. egiaztatu maskarak kokotsa estaltzen duela

4º. Sudur-pintza bi eskuekin estutu sudurrera ongi egokitzeko

5º. Egiaztatu maskara ongi jarrita dagoela. horretarako, beharrezkoa da egiaztatzea zigilatzen duela eta arnasa ongi hartzen dela.

6. Behin egokitu ondoren, ez ukitu maskara eskuekin. erabiltzaileak maskara ukitu behar badu, aurretik eskuak garbitu behar ditu urez eta xaboiez, edo soluzio hidroalkoholikoarekin igurtzi.

  1. Maskara nola kendu

1. Kokotsa gora eraman eta maskarari lokarrietatik heldu

2. Maskara erditik tolestu, kanpoaldea ukitu gabe

3. Gomendatzen da maskara zip motako poltsa batean sartzea

4. Berriz erabiltzeko, maskarari lokarrietatik heldu, poltsa barrutik ukitu gabe.

5.    Bota egin behar bada, errefusaren ontzian jarri.

III. ERANSKINA- IKASTETXEKO PLANOA SEKTOREKA

IV. ERANSKINA: PATIOKO PLANOA SEKTORE EDO ZONALDEKA