Gurasoen harrera bilerak

Guraso agurgarriak:
Ohar honen bidez, Irailaren 29an, asteazkenarekin, ikastetxean eginen dugun 2021/2022
ikasturteko guraso bilera orokorrerako gonbita egiten dizuegu. Ordutegia eta lekuak honakoak izanen dira:
1. DBH: 16:00etan Patioan 
2. DBH / UCE / PMAR: 16:15etan Patioan
3. DBH: 16:30etan Patioan
4. DBH: 16:45etan Patioan
Tutoreak patioan harrera egin ondoren , bakoitzari dagokion gelara joango gara.
Familia bakoitzeko guraso bakarra etor zaitezten eskatzen dizuegu.

Elkar ikusiko dugulakoan, jaso ezazue agur bero bat.

Lanbide Heziketako Zikloetan sartzeko ikastaroa

2021-2022 ikasturtean erdi mailako eta goi mailako zikloetan sartzeko ikastaroa egiteko onarpen prozeduraren jarraibideak eta egutegia argitaratu dira.

Inskribatzeko eskabidea aurkezteko epea 2021eko irailaren 8tik 15era da (14:00ak arte).

Dagokion informazioa Nafarroako Gobernuaren katalogoaren Tramiteen Fitxetan kontsulta daiteke:

Erdi Mailako Zikloetan sartzeko ikastaroa

Goi Mailako Zikloetan sartzeko ikastaroa

2021-2022 IKASTURTEKO AURKEZPENAK

Irailaren 8an 2021-2022 ikasturteari hasiera emango diogu. Ikasleek bere taldeari esleitutako ordutegia baino 10 minutu lehenago joan beharko dute ikastetxera. Saio honetarako behar den materiala boligrafoa edo arkatza, koadernoa eta motxila izango da, etxean forratu beharko dituzten liburuak eraman ahal izateko.

Bekak berariazko hezkuntza laguntza behar duten ikasleentzako

Berariazko hezkuntza-laguntza behar duten ikasleentzako beken deialdia argitaratu da BOEn.

Eskaerak online inprimaki bat betez eginen dira. Hori osatzerakoan, pdf fitxategi bat sortzen da. Fitxategi hori inprimatu eta institutuan aurkeztu beharko da. Gainera, beste dokumenturen bat ere bete beharko da institutuan.

Aurkezteko epea irailaren 30ean bukatuko da.

Hemen klik eginda deialdiaren informazio guztia eskuratu dezakezue.