Agur, 2020-2021 ikasturtea!

2020-2021 ikasturteari agurra emango diogu, patioan jaia ospatuz.10:30ean Amypak hamaiketakoa eskaini digu eta ondoren ikasleek kar-autorak gidatu dituzte 4. sektorean eta zurezko jokoaz eta joko interaktiboaz disfrutatu 2. sektorean. Gainera, gimnasioan pingpong eta bolleyball praktikatu ahal izan dira.
11:15ean hasi dira jokoak, DBH1.mailakoekin kar autoetan. DBHko gainerako ikasleak 2. sektorean zeuden (aterpean). 12:00etan ikasleak beste arlora aldatu dira eta jolas guztiez gozatzeko aukera izan dute guztiek.
Eta horrela agurtu dugu 2021-2021 ikasturtea. Udaz gozatu!

Un Cayuco lleno de …

DBHko 1. mailako ikasleak Antsoaingo udal antzokira joan ziren, immigrazioak sortzen dituen arazo sozial inguruan sakontzea helburu zuen “Un cayuco lleno de…” antzezlana ikustera. Emanaldia maiatzaren 26an izan zen, “La banda-teatro circo” konpainiaren eskutik, eta emanaldiaren unerik onenak laburbiltzen dituen bideo bat egin zuen.