Aniztasuna Aberastasuna

Apirilaren 26an, 2E mailako ikasleek Baluarten jaso zuten “Aniztasuna Aberastasuna” IV. Eskola lehiaketako lehen saria. Ekitaldi ludiko-musikala izan zen, eta Harkaitz Arbizu artistak eta Kai Etxaniz musikariak parte hartu zuten. Ana Ollo Herritarrekiko Harremanetarako sailburua izan zen ekitaldiaren buru, Martin Zabalza Bake, Bizikidetza eta Giza Eskubideen zuzendari nagusiarekin batera.

Nafarroako Gobernuak, Bake, Bizikidetza eta Giza Eskubideen Zuzendaritza Nagusiaren bitartez, laugarren urtez jarri du abian lehiaketa, ikasleek aniztasunaren balioari buruzko gogoeta egin dezaten eta pertsona desberdinak errespetatzen dituen gizartearen ikuspegi positiboa eman dezaten. Izan ere, aurten aukeratutako gaia “Ni desberdina naiz” izan da.

Gehienez 60 segundoko bideo bat garatzea izan da lan-proposamena, gizartea sentsibilizatzeko mezu argia helarazteko. Ikasgelako ikasle guztiek parte hartzen dute proiektuan, irakasle arduradun baten laguntzarekin. Aurten, Nafarroako ikastetxeetako 1.900 ikaslek baino gehiagok parte hartu dute, eta 105 lan aurkeztu dira.

IESOtik, Iñaki Ochoa de Olzak, Balio Etikoetan, Gaztelania eta Euskaran garatutako 7 lan aurkeztu ditu, hemen sakatuz ikus daitezkeenak.

Asier Zamarbidek taldeko saria jasotzera eszenatokira igo zen

https://www.noticiasdenavarra.com/actualidad/sociedad/2021/04/27/premiados-9-colegios-concurso-diversidad/1140838.html