Matxoak 8

Emakumearen Nazioarteko Eguna dela eta, “Emakumeak ezagutarazten” zentroaren proiektua gauzatu da.

Proiektu honen bidez, emakumea bere esparru profesionalean ikusarazi nahi da. Ikasleek beren lorpen profesionalengatik garrantzitsuak diren emakumeei buruz ikertu dute. Ikastetxean ematen diren irakasgaien eta mailen arabera banatu dira. Lehenik eta behin, aurkezpen digitalak sortu dira, eta, hortik abiatuta, lehen solairuko pasabideko  horman ikusgai dauden horma-irudi batzuk hautatu dira, irudian ikus daitekeen bezala. Gainerako horma-irudiak solairu bakoitzeko pasabidetan ikus daitezke.

Martxoaren 8an, astelehena, 4. ordutik aurrera, hainbat ikasle, ikertutako emakumeen biografiak aurkeztuko dituzte ahoz. Mintzaldiak  meet baten bidez jarraitu ahal izango dira, eta nahi duten ikasgelak bertara konektatu ahal izango dira.