Get Up and Goals!! Proiektua

Ikasturte honetan, gure ikastetxeak Europako Batzordeak finantzatutako “Get Up and Goals!” proiektuan parte hartu du. Proiektu hori COOPERA GGKEak koordinatzen du Espainiako estatuan, eta Europako 12 herrialdetako ikastetxeetan gauzatu da, 11 eta 17 urte bitarteko ikasleekin.

Lau bloke landu dira: genero-desberdintasuna, klima-aldaketa, nazioarteko desberdintasuna eta migrazioa, Garapen Iraunkorreko Helburuekin (GIH) eta Nazio Batuen 2030 Agendarekin lotuta. Gure ikastetxearen helburua gaiak zeharka lantzea zen, hezkuntza-komunitate osoaren kontzientzia piztuz eta gazte-ekimen bat (zeharkako proiektua) gauzatuz, non eragile protagonista ikasleak izango ziren.

2020/21 ikasturtean, klima-aldaketari eta generoari buruzko unitate didaktikoak zirela eta, gazte-ekimen bat egin da ikastetxe mailan. Ikasleek abesti ezagun baten letra aldatu zuten, beren gogoetak plazaratzeko. Ondoren, bideo bat grabatu zen gai horiek landu dituzten zentroko talde askoren parte-hartzearekin, ondoko loturan ikus daitekena:

Get up and Goals-en antolatzaileek ikastetxea zoriondu dute: parte hartu duten irakasleen kopurua eta unitate didaktikoak landu dituzten taldeen kopurua oso handia izan da!

eta gazteen ekimenean egindako lan handiagatik. Era berean, ikastetxeak zigilu bat lortu du, ikastetxeak Agenda 2030ekiko duen konpromisoa eta lorpenak ziurtatzen dituena.

Bestalde, Get Up and Goals sormen lehiaketan parte hartu dugu. Ikasleen atalean (Hey alumnado/o!), 1. E mailako  Miren Fernández eta Irati Hernando ikasleek bigarren saria lortu dute lehiaketa horretan, eta Begoña Quintanok, proiektuaren irakasle koordinatzailea, lehen saria lortu du “Hey Profe! Get Up and Goals y yo ” atalean , bere esperientzia proiektu honetan kontatzen duen idatzi batekin.

Ate Irekien Jardunaldia

Martxoaren 23an eta 24an aurrez aurreko Ate Irekien Jardunaldia egingo da aldez aurretik izena eman zuten familientzat. 

Izenik eman ez duen familiaren batek jardunaldi honetara etorri nahi badu, telefonoz deitu beharko du 848 43 00 02 zenbakira.

Martxoaren 24tik aurrera, aurkezpena online ikusteko aukera egongo da. Horretarako, Institutuaren webgunean aktibatuko den estekan klikatu behar duzue.

Matxoak 8

Emakumearen Nazioarteko Eguna dela eta, “Emakumeak ezagutarazten” zentroaren proiektua gauzatu da.

Proiektu honen bidez, emakumea bere esparru profesionalean ikusarazi nahi da. Ikasleek beren lorpen profesionalengatik garrantzitsuak diren emakumeei buruz ikertu dute. Ikastetxean ematen diren irakasgaien eta mailen arabera banatu dira. Lehenik eta behin, aurkezpen digitalak sortu dira, eta, hortik abiatuta, lehen solairuko pasabideko  horman ikusgai dauden horma-irudi batzuk hautatu dira, irudian ikus daitekeen bezala. Gainerako horma-irudiak solairu bakoitzeko pasabidetan ikus daitezke.

Martxoaren 8an, astelehena, 4. ordutik aurrera, hainbat ikasle, ikertutako emakumeen biografiak aurkeztuko dituzte ahoz. Mintzaldiak  meet baten bidez jarraitu ahal izango dira, eta nahi duten ikasgelak bertara konektatu ahal izango dira.